Bidelagun
Nire esku egongo balitz, birritan pentsatu gabe egingo nuke denboran atzera. Quebecen elkarrekin pasatako une haietara egingo nuke berriz salto. Edo Bolzanon pasatako garaietara. Edo, besterik gabe, etxetik gertu bizi izandako une bakoitzera. Hori berriz egi bihurtzea nire esku balego…
Baina denborak aurrera egin du, eta ez da atzera bueltarik. Gauza asko gertatu dira ordutik, bakoitzak bere bidea egiten jarraitu du, erronka berriekin zoriontasuna bilatu nahian. Jadanik ez da bidean atzera egiterik. Baina edozein momentuan, zure bidean atseden bat hartzeko unea iritsi zaizula ikustean, ez izan zalantzarik, eta begiratu atzera, edozer geratzen dela ere hor izango nauzulako, bidelagun.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: