Euriarekin Gasteizko kaleetan ibiltzea gero eta arriskutsuagoa da. Gogoratzen duzue zer gertatzen zitzaion Indiana Jonesi El Templo Maldito pelikulan? Bai, hasieran Harrison Ford-ek lehio batetik salto egin behar zuen txinatar batzuek harrapatu nahi zutelako. Momentu horretan kotxe batean erortzen zen eta ume batek auto hori gidatzen zuen. Txinatarrak atzetik joaten ziren eta Indiana Jonesek ihes egin behar zuen hiri bateko kale oso estuen artean. Gaiztoak tiroka egiten hasten ziren. Umeak, kotxea gidatzen zuena, aireportura heltzea lortzen zuen. Eta ihes egiteko hegazkin batera igotzen zi...


GKE-ak jomugan

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-11-17 13:33

Aste honetan Gobernuz Kanpoko beste Erakunde bat berriro izan dugu albiste, baina zoritxarrez, ez egindako lanagatik, baizik eta Etiopiako umeak gaizki tratatzeagatik eta sexu-abusuagatik salatuta. Global Infantil da erakundearen izena eta bere zuzendaria ikertuko dute, umeek berarengandik tratu txarrak jasan dituztela salatu dutelako bi boluntariok.Azken bolada honetan ohitu egin gara honelako berriak entzutera: lehenengo ANESVAD, gero INTERVIDA, ondoren EL ARCA DE ZOÈ eta azkena GLOBAL INFANTIL.Gauza da, hedabideetan albiste diren gertakariak baino ez direla azaltzen eta kasu honetan, hor...


Negarrez topatu dut gaur ama. Eguerdiro bezala, bazkaltzen amaitu eta haginak garbitzera joan naiz, aitak errieta egin baino lehenago. Komunera sartzerakoan han ikusi dut ama, hormari begira belauniko, negar zotinka. Larritu egin naiz, sekula ez baitut ama negarrez ikusi. Zer ote duen galdetu diot, baina berak begiratu ere ez dit egin, eta berbarik ez da irten bere ahotik. Isiltasun horrek beldurtu egin nau. Denbora luze baten ostean, “Ez da ezer, segi haginak garbitzera” ahul batekin eman dio amaiera elkarrizketatxoari. Baina nik arduratuta jarraitzen dut. Amak zerbait du, baina ez du inor...


Espiralak, etengabeak   Gurasoak harritu egingo lirateke jakinez gero haien seme-alabaren irakasleak zenbat sekretutxo dakizkien euren inguruan. Behin ikasle txikitxo bati zera galdetu nion: -Zergatik jotzen dituzu zure ikaskideak, laztana? Eta berak hala erantzun zidan: - Aitatxok ere amatxo jotzen du berandu datorrenean.   Gero, tarteka, egunkarian irakurtzen dut familia horren berri. Batzuetan, hemen inguruan egoten dira. Beste batzuetan han. Eta beste askotan, inon; inork ez dituelako tarte batzuetan umetxoen sekretu beltz horiek gogoratzen.   Lurrean dago Elsa.  L...


--Aita, istorio kontalaria izan nahi dut. --Eta, zer kontatuko duzu bada seme? --Istorioak eta kontuak kontatuko ditut. Egiak eta gezurrak. Kontatuko dut nola amona mantangorri batek gauero lo kantak kantatzen dizkidan loak har nazan. --Ederra! Eta zer gehiago kontatuko duzu, seme? --Kontatuko dut, lo kantek gidatuta amets egiten dudala. Eta amets egiten dut esnatzen naizela; eta zoriontsu ikusten zaitudala lanerako bidean; egun horretan, zure nagusiak ez zaituela zigortuko lanean; eta pozik bueltatuko zarela; eta ama muxukatuko duzula, jo beharrean, lasaitasunaren pozez.Eta, hala, ama pozi...


Azken iruzkinak