Berdin zaigu
Euriarekin Gasteizko kaleetan ibiltzea gero eta arriskutsuagoa da. Gogoratzen duzue zer gertatzen zitzaion Indiana Jonesi El Templo Maldito pelikulan? Bai, hasieran Harrison Ford-ek lehio batetik salto egin behar zuen txinatar batzuek harrapatu nahi zutelako. Momentu horretan kotxe batean erortzen zen eta ume batek auto hori gidatzen zuen. Txinatarrak atzetik joaten ziren eta Indiana Jonesek ihes egin behar zuen hiri bateko kale oso estuen artean. Gaiztoak tiroka egiten hasten ziren.
Umeak, kotxea gidatzen zuena, aireportura heltzea lortzen zuen. Eta ihes egiteko hegazkin batera igotzen ziren baina hegazkin hori oiloz beteta zegoen.
Gaur goizean, ingelesa ikasi eta gero eta etxera bueltatzean, pelikula horretan parte hartzen nuela pentsatzen nuen. Zirimiri zegoen eta jendea oso presaka ibiltzen hasi da, inor kontuan gabe. Pertsona batzuek euritakoa erabiltzen dute makila bat bezala. Benetan. Eta gainera, inori ez zaio importa norbaiti zerbait gertatzen bazaio.
Kale batean kamio handi bat geldituta zegoen eta gidaria lan egiten ari zen. Kamiotik jaitsi da taberna batean eskabide bat uzteko. Gizon horrek pakete handi batzuk hartzen zituen eta bat-batean erori da. Inork ez dugu ezer egin.
Penagarria da.
Galiziako ikasle batzuek Interneten bideo bat ipini dute erakusteko jendeari berdin zaio inguruan gertatzen dena.
Bikote bat agertzen da Coruñako kale batean. Biak eztabaidatzen hasten dira, gero elkar iraintzen dute eta azkenean mutilak neska jotzen du.
Baina inork ez du ezer egiten. Gabonzaharra da eta kalea jendez beteta dago. Denbora luze pasa eta gero, emakume batek polizia deitzen du bere mobilarekin. Eta kitto.
Kasu honetan, bi aktore dira.
Zalantzak: (Laguntza behar dut)
Nola esaten da euskaraz:
-Lleno de gallinas
Gomendioak:
(vídeo: Una pareja se pelea en Coruña)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: