Negu Gorriak taldeak urratu zuen bidea aspalditxo: nazioarteko arrakasta lortu euskaraz. Horren gainean entseguak eta guzti egin izan dira. Ordutik hona bidea urratu dute euskal taldeek nazioartean, gutxiago ala gehiago.Baina ia 20 urte pasa dira Negu Gorriak-en moduko fenomenoa izateko gurean (desberdintasunak desberdintasun, jakina). Berri Txarrak da taldea. Berri Txarrak da fenomeno berria. Euskaraz mundura irekirik. Euskaraz kantatzearen inguruan mila aldiz erantzun behar izan duten arren.Gure musika enbajadoreak (orain dela urte asko, Metz-en Luxenborgoko morroi batekin egon nintzen ...


Euriarekin Gasteizko kaleetan ibiltzea gero eta arriskutsuagoa da. Gogoratzen duzue zer gertatzen zitzaion Indiana Jonesi El Templo Maldito pelikulan? Bai, hasieran Harrison Ford-ek lehio batetik salto egin behar zuen txinatar batzuek harrapatu nahi zutelako. Momentu horretan kotxe batean erortzen zen eta ume batek auto hori gidatzen zuen. Txinatarrak atzetik joaten ziren eta Indiana Jonesek ihes egin behar zuen hiri bateko kale oso estuen artean. Gaiztoak tiroka egiten hasten ziren. Umeak, kotxea gidatzen zuena, aireportura heltzea lortzen zuen. Eta ihes egiteko hegazkin batera igotzen zi...


Ezetz asmatu ba norena den Bisai berriak abestia? Kaben zotz, seguruenik azkarrak zarie ta artikulu honen izenburua ikusi dozue. Ez baduzue asmatu lerdoak zarie edo ez jatzue axola geure artikulua. Abesti hau Bisai berriak du izenburu eta Berri txarrak taldeak ein eban. talde hau   Mendeetan barrena gordeaHarri bat bihotzeanLan eginez herri bihurtuaTaupada bakoitzeanElorrixon zu ta ni Bi indar, bi argiIraganeko bi zubiTa geroaren irudiElorrixon zu ta niBi indar ta bi argiZeru zati honetanIzarra bateginikBisai berriak ditu orainakSegitzeko usteanIraultza baten zai...


goenkale

etxa 1456132409580 getaiarra | 2008-03-13 08:15


GKE-ak jomugan

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-11-17 13:33

Aste honetan Gobernuz Kanpoko beste Erakunde bat berriro izan dugu albiste, baina zoritxarrez, ez egindako lanagatik, baizik eta Etiopiako umeak gaizki tratatzeagatik eta sexu-abusuagatik salatuta. Global Infantil da erakundearen izena eta bere zuzendaria ikertuko dute, umeek berarengandik tratu txarrak jasan dituztela salatu dutelako bi boluntariok.Azken bolada honetan ohitu egin gara honelako berriak entzutera: lehenengo ANESVAD, gero INTERVIDA, ondoren EL ARCA DE ZOÈ eta azkena GLOBAL INFANTIL.Gauza da, hedabideetan albiste diren gertakariak baino ez direla azaltzen eta kasu honetan, hor...


Negarrez topatu dut gaur ama. Eguerdiro bezala, bazkaltzen amaitu eta haginak garbitzera joan naiz, aitak errieta egin baino lehenago. Komunera sartzerakoan han ikusi dut ama, hormari begira belauniko, negar zotinka. Larritu egin naiz, sekula ez baitut ama negarrez ikusi. Zer ote duen galdetu diot, baina berak begiratu ere ez dit egin, eta berbarik ez da irten bere ahotik. Isiltasun horrek beldurtu egin nau. Denbora luze baten ostean, “Ez da ezer, segi haginak garbitzera” ahul batekin eman dio amaiera elkarrizketatxoari. Baina nik arduratuta jarraitzen dut. Amak zerbait du, baina ez du inor...


EZ JOAN PELIKULA HAU IKUSTERAAA! Oso txarra da. Joon-Ho Bong zuzendari korearrak eginiko film hau oso azpergarria da, hau diogu pelikula oso geldoa delako eta aktoreak oso txarrak direlako, momentu batzutan patetikoak. Esan nahi dugu pelikulan dagoen aktorerik onena monstruoa dela, baina oso txarto eginda dagoenez ezin dugu esan.


Espiralak, etengabeak   Gurasoak harritu egingo lirateke jakinez gero haien seme-alabaren irakasleak zenbat sekretutxo dakizkien euren inguruan. Behin ikasle txikitxo bati zera galdetu nion: -Zergatik jotzen dituzu zure ikaskideak, laztana? Eta berak hala erantzun zidan: - Aitatxok ere amatxo jotzen du berandu datorrenean.   Gero, tarteka, egunkarian irakurtzen dut familia horren berri. Batzuetan, hemen inguruan egoten dira. Beste batzuetan han. Eta beste askotan, inon; inork ez dituelako tarte batzuetan umetxoen sekretu beltz horiek gogoratzen.   Lurrean dago Elsa.  L...


Berri Txarrakeko partaideek oraingo honetan ere, beste herrialde batzuen artean Irlanda aukeratu dute euren kontzertuak emateko. Zergatik ote? Inoiz bertan egon bazarete jakingo duzuen hango giro aparta eta paisai miresgarriengatik dela izango dela segur aski. Ez da bertaratzen diren lehenengo aldia eta ez azkena ziurrenik ere ez. Besterik gabe, joko duten egunak eta herriak helarazi nahi dizkizuet hemen azpian:  2007-04-25: DUBLIN (Ireland)-> Voodoo Lounge  2007-04-26: DERRY (Ireland)-> Sandino's 2007-04-27: BELFAST (Ireland) 2007-04-28: GALWAY (Ireland) 2007-04-29: CORK...


--Aita, istorio kontalaria izan nahi dut. --Eta, zer kontatuko duzu bada seme? --Istorioak eta kontuak kontatuko ditut. Egiak eta gezurrak. Kontatuko dut nola amona mantangorri batek gauero lo kantak kantatzen dizkidan loak har nazan. --Ederra! Eta zer gehiago kontatuko duzu, seme? --Kontatuko dut, lo kantek gidatuta amets egiten dudala. Eta amets egiten dut esnatzen naizela; eta zoriontsu ikusten zaitudala lanerako bidean; egun horretan, zure nagusiak ez zaituela zigortuko lanean; eta pozik bueltatuko zarela; eta ama muxukatuko duzula, jo beharrean, lasaitasunaren pozez.Eta, hala, ama pozi...


Azken iruzkinak