BERRI TXARRAK IRLANDAN!!!

juliusland 1456150133745 **TEO SAGARDOTEGIXAN** | 2007-04-14 13:06

Berri Txarrakeko partaideek oraingo honetan ere, beste herrialde batzuen artean Irlanda aukeratu dute euren kontzertuak emateko. Zergatik ote? Inoiz bertan egon bazarete jakingo duzuen hango giro aparta eta paisai miresgarriengatik dela izango dela segur aski. Ez da bertaratzen diren lehenengo aldia eta ez azkena ziurrenik ere ez. Besterik gabe, joko duten egunak eta herriak helarazi nahi dizkizuet hemen azpian:

 
2007-04-25: DUBLIN (Ireland)-> Voodoo Lounge

 2007-04-26: DERRY (Ireland)-> Sandino's

2007-04-27: BELFAST (Ireland)

2007-04-28: GALWAY (Ireland)

2007-04-29: CORK (Ireland)

2007-05-01: DUBLIN (Ireland)-> Temple Bar

 

RISE AGAINST +BERRI TXARRAK DUBLINEN MAIATZAREN LEHENEAN rise

                                                     (Argazkia hemendik hartua)

Albiste freskoak Europatik! RISE AGAINST-ek gonbitea luzatu digu Irlandan emanen duten kontzertu bakarrean parte hartzeko. Hortaz, Europako birari amaiera ezin hobea emanen diogu, Maiatzaren 1ean, DUBLINgo TEMPLE BAR areto mitikoan, Rise Against-eko lagunekin batera. The Bronx eta Cancer Bats taldeak ere bertan izango dira. Irrikitan gaude berriz ere Rise Againstekin taulagainean aritzeko!

                                                      Albistea hemendik lortua!

berri txarrak Dublineko kartzelan

 Argazkia hemen!

Hau “Kilmainham Gaol”(kartzelan) egon zireneko argazkia da. Bertan Irlandaren aldeko askatasunarengatik borrokatu zuten atxilotu asko eta asko egon ziren , esate baterako, Padraig  Pearse James Connolly, William O'Brien. Honen ondorioz Dublineko tren geltokirik garrantzitsuenetariko bik Connoly station eta Pearse station izena dute.

Kartzela hau ikustea izugarri latza da, gogorra egiten da bizi behar izan zituzten torturak eta lekuak barrutik ikustea. Argazki hau gu egon ginenenean atera genuen.                             Kilmainham Gaol( Dublin) kartzela          

( Nire flickr-etik hartua)          


Besterik gabe, ia animatzen zareten! Talde ikaragarri eta herrialde miresgarri hau  Guinness usain artean ezagutzeko aukera paregabea baita!!!       


Utzi iruzkina: