Kaixo, lagunok:Sormen-lana egitea dagokigu oraingoan ere, Euskerako gaian irakurri dugun liburuaren inguruan. Iaz testu idatziaren eta irudien arteko nahasketa edo "brainstorming" bat burutzen saiatu nintzen; aurten, aldiz, aukera zabalagoak eskeintzen dituen bide bat lantzea erabaki dut: bloga, hain zuzen ere."Su-etena Belfasten" da irakurri dut, Irlandan 1994an eman zen bake prozesuaren inguruan jarduten duena. Imanol Muruak eta Humberto Unzuetak (Euskaldunon Egunkaria-ko kazetari ohiak) idatzi zuten, kontakizunez eta pasadizoz beteriko liburu arin hau. Sormen lana egunerokotasunean dago;...


Berri Txarrakeko partaideek oraingo honetan ere, beste herrialde batzuen artean Irlanda aukeratu dute euren kontzertuak emateko. Zergatik ote? Inoiz bertan egon bazarete jakingo duzuen hango giro aparta eta paisai miresgarriengatik dela izango dela segur aski. Ez da bertaratzen diren lehenengo aldia eta ez azkena ziurrenik ere ez. Besterik gabe, joko duten egunak eta herriak helarazi nahi dizkizuet hemen azpian:  2007-04-25: DUBLIN (Ireland)-> Voodoo Lounge  2007-04-26: DERRY (Ireland)-> Sandino's 2007-04-27: BELFAST (Ireland) 2007-04-28: GALWAY (Ireland) 2007-04-29: CORK...


Azken iruzkinak