Kategoria: kartzela
Kartzelak eta zinema. Askorako ematen duen bikotea zalantzarik gabe. Askatasun bila dabiltzan pertsonaiez lepo dago pantaila handia. Txapa irratikook ere gure kartzela dugu, kartzela zaharra, eta bertatik egin dugu gaurko saioa, patioan ozen entzuteko, presondegi osoak amesteko, gaztetxeak 13 urte bete dituela ospatzeko. Saioan aipatutako filmak: Cadena perpetua (1994 Cadena perpetua) Bronson (2008 Nicolas Winding Refn) Hunger (2008 Steve McQueen) Alguien voló sobre el nido del cuco (1975 Milos Forman) Shutter island (2010 Martin Scorsese) El verdugo (1963 Luis García...
Terrorista arriskutsu bat zelakoan atxilotu zuten. Bonba asko jarri edo bota zituelako atxilotu zuten gizon gaixoa. Torturak eta inkomunikazioa jasan behar izan zituen egia aitor zezan, nahiz eta berak egia besterik ez esan. Urte askorako kondenatu zuten bere herritik urruti zegoen kartzela batera.Baina berak egindako delitu bakarra komunean kaka egitean bonbatik tiratzea izan zen.
Azken egunetan, Rodrigo Rosemberg abokatuaren hilketa herritar guztien ahotan egon den albistea izan da. Diotenez, honek, Guatemalako presidentearen informazioa zuen, eta honek heriotza ekarri dio. Gaia nahiko polemikoa izan da eta honek herritarren iritzi desberdinak ekarri ditu. Esaterako, Jean Fernando Anleurek egin duena. Honek Twitterrean Rodrigo Rosembergen aldeko artikulua idatzi du. Eta harrigarriena da honegatik kartzelaratua izan dela. Sinetsi ahal dezakezu? Nik ez. Dioenez, estatu honetan, bakoitzak bere iritzia aldarrikatzeko eskubidea d...
Gehienok entzun dugu azken egun hauetan Rodrigo Rosemberg abokatuaren hilketari buruzko hainbat kontu. Informazioaren arabera, abokatu honek Guatelamako presidentearen, Álvaro Colom, hainbat datu zituen eta horregatik hil egin dute. Beraz, gai polemikoa dela ikus daiteke eta honelako kasuetan jendeak bere iritzia emateko joera izaten du, Jean Fernando Anleuk egin zuen bezala. Honek, twitter-ean Rodrigo Rosembergeren alde egin zuen artikulu baten bidez eta ondorioz, kartzelaratu dute. Baina, hau al da arrazoi bat kartzelaratua izateko? Egia da, mota honetako gaiet...
Lau-bost egun izango dira ikusi nuela, beste edonor bezala, umeekin eta neskalagunarekin paseoan, herriko jaiak direla aitzakia, lasai, inorako helbururik gabe bata eta bestea agurtuz, bata eta bestearekin berbaz, pipak jaten barraketako zarataren pean. Baten batek, ordea, erabaki du ez duela hori merezi. Baten batek erabaki du gartzelan egondakoak gartzela merezi duela barruan utzi zituenen eskubideen alde egitearren. Lo lasai egingo omen duen batek erabaki du. Herri puta hontan ezer ez dela gertatuko jakin dakien batek hartu du erabakia. Herri epel honetan injustiziak jada ez dituela kale...
Apirilaren 17an, Ikus-entzunezko komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren hatzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurekin gauden bezalaxe. Zaila zaigu denbora b...
Berri Txarrakeko partaideek oraingo honetan ere, beste herrialde batzuen artean Irlanda aukeratu dute euren kontzertuak emateko. Zergatik ote? Inoiz bertan egon bazarete jakingo duzuen hango giro aparta eta paisai miresgarriengatik dela izango dela segur aski. Ez da bertaratzen diren lehenengo aldia eta ez azkena ziurrenik ere ez. Besterik gabe, joko duten egunak eta herriak helarazi nahi dizkizuet hemen azpian: 2007-04-25: DUBLIN (Ireland)-> Voodoo Lounge 2007-04-26: DERRY (Ireland)-> Sandino's 2007-04-27: BELFAST (Ireland) 2007-04-28: GALWAY (Ireland) 2007-04-29: CORK...
Michele Angiolillo Italiar anarkista, 1871ko Ekainaren 5ean jaio zen Foggian, eta 1897ko abuztuaren 20an hil zen Bergaran. 1897an Arrasaten Canovas del Castillo Espainiako lehen ministroa erail zuen anarkista italiarra. Hau Santa Agedako bainutegian atseden hartzen ari zela hil zuen tiro batez. Denbora gutxi pasa ondoren, poliziak heldu ziren eta Angiolillok erresistentziarik jarri gabe harrapatu zuten, bere lana beteta zuen. Hemengo hau Michelle Angiolillo eta eskuinekoa Canovas del Castillo dira. Bergarako kartzelara er...
Ongietorria, omenaldia eta otoitza. Malenen blogak Simone Begiristain eta Rikardo Aranbururen itzuleraren berri eman digu gaur. Domekan entzun nuen omenaldia egingo zitzaiela. Bi preso hauen etorrerak biziki poztu nau. Batez ere Simonerena, musika irakasle izan bainuen Iturburun.Iturria:etxerat.nfoBake prozesuak preso gehiagoren etorrera ahalbideratuko du. Eta hau askorentzat mingarria izango da, baina hala behar du izan. Egoera ez da normalduko presoek legalki bete behar dituzten kondenak betetzen badituzte. Egia da hildakoei errespetua zor zaiela, baina egoera konpondu behar dugu beste hi...
Noraezeak gobernatzen dit bizia, iluntasunak argitzen dit bidea, bakartasunak ittotzen dit egarria, txarrenak ere behar du hau baino hobea. Akaso hau dut nire jokabidetik hazitako lorea… Egia ote, hau guztia dudala merezia? Oraindik ez dut ezagutzen nire semea Baitaramat bizitza harresian. Noizbait ulertuko al nauzu, maitia? Ezin dut jasan gehiago oinazea, betiko nago zurekin, hori da egia, baina zuloa uzteko hau da irtenbidea... Bihar goizaldean ikusten baduzu txoria eta joaten bada hegan, egin irribarrea, hori ni naiz eta, gorantz begira, hor dago zure zain egongo...
Barrotez inguratuta daukat burua.Ezin mugitu nabil,katez lotuta eskuak.Iluntasuna da nagusi.Gauza tristeagorik,ez dut sekula ikusi.Preso nago. Sentimenduen kartzelan preso.Zure keinu baten zain ematen dut bizia,horrek bakarrikekar dakidake amnistia.