Eskubideen aldarrikapena

kalaka 1456150167985 Kalaka! | 2009-05-19 15:40

Gehienok entzun dugu azken egun hauetan Rodrigo Rosemberg abokatuaren hilketari buruzko hainbat kontu. Informazioaren arabera, abokatu honek  Guatelamako presidentearen,  Álvaro Colom, hainbat datu zituen eta horregatik hil egin  dute. Beraz, gai polemikoa dela ikus daiteke eta honelako kasuetan jendeak bere iritzia emateko joera izaten du, Jean Fernando Anleuk egin zuen bezala.  Honek, twitter-ean Rodrigo Rosembergeren alde egin zuen artikulu baten bidez eta ondorioz, kartzelaratu dute. Baina, hau al da arrazoi bat kartzelaratua izateko?




Egia da, mota honetako gaietan iritzia ematerako orduan kontu handiz ibili behar dela, azken finean  Gobernuari eragiten dion arazoa delako eta bertan dihardutenek botere asko dutelako. Ordea, hitz egiteko eta iritzia emateko eskubidea denok daukagula uste dut. Bakoitzak pentsatzen duena esateko libre da.Noski, errespetuz jokatzen baldin bada. Beraz, ez nago ados pertsona honi egin zaionarekin. Anleu kartzelaratu beharrean, Guatemalako presidentearen kasua ikertu beharko litzake. Ekintza honekin ikus dezakegu zer nolako Gobernu mota dagoen estatu horretan eta zer nolako boterea duten bertan dihardutenek.

Baina horren kontra egin behar da, nahiz eta beraiek eduki boterea geu gara gure eskubideak aldarrikatu dezaketen bakarrak.


Utzi iruzkina: