Kalaka!

ikasleon bloga

Martxoak 11

kalaka 1456150167985 Kalaka! | 2009-05-28 18:34

Jarraian martxoak 11an eginiko hauteskundeei buruzko dokumentua aurkeztuko dizuet.  


Gehienok entzun dugu azken egun hauetan Rodrigo Rosemberg abokatuaren hilketari buruzko hainbat kontu. Informazioaren arabera, abokatu honek  Guatelamako presidentearen,  Álvaro Colom, hainbat datu zituen eta horregatik hil egin  dute. Beraz, gai polemikoa dela ikus daiteke eta honelako kasuetan jendeak bere iritzia emateko joera izaten du, Jean Fernando Anleuk egin zuen bezala.  Honek, twitter-ean Rodrigo Rosembergeren alde egin zuen artikulu baten bidez eta ondorioz, kartzelaratu dute. Baina, hau al da arrazoi bat kartzelaratua izateko? Egia da, mota honetako gaiet...


Google Calendar

kalaka 1456150167985 Kalaka! | 2009-05-13 18:26

Egunean egin beharrekoak apuntatzea gustuko dituzuenentzat Google Calendar gomendatzen dizuet. Egia esanda gaur ezagutu dut web orri hau  baina, oso erabilgarria dela iruditu zait. Hainbat egutegi sortzeko aukera dago; ikastetak , hobbiak… eta gainera horiek  jendearekin trukatzeko aukera ere ematen du.  Horretaz aparte,  “alarma-ren”  aukera ere badauka. Adibidez, lanen bat entregatu behar duzunean bi aste lehenago ohartarazten zaitu (eguna eta errepikapena aukeratu egin dezakezu).  Oso aproposa da lanpetuta ibiltzen den jendearentzat beraz, anima zaitezte eta...


Tagzania

kalaka 1456150167985 Kalaka! | 2009-05-11 16:38

Egia esanda ez nuen lehenengo klasea izan arte ez nuen Tagzania hitza sekula entzun. Aurrekoan hau esagutzeko aukera izan genuen eta bai herriak, bai hiriak, ezagutzeko aukera polita dela uste dut. Horregatik nire etxea bizi naizen herriko, Arrasate, mapan kokatu nuen.Modu honetan, blog hau irakurtzen duzuenok gutxi gora-behera non bizi naizen jakin dezakezue. tagzaniapaste nire etxea


Zuzeu

kalaka 1456150167985 Kalaka! | 2009-05-06 10:07

Hasier Etxebarriaren eta Mikel Lasaren eskutik ezagutu dut zuzeu.com web orri berria. Honen helburua euskarazko web orria egotea da, euskaldunok ere badugulako informazioa euskeraz jasotzeko eskubidea. Egun euskarazko blog edo web orri gutxi daude. Horietako garrantzitsu eta eraginkorrenetako bat sustatu.com dela esango nuke baina, ez da nahikoa. Beraz, proiektu berri hau ezinbestekoa dela iruditzen zait.   Honetan era guztietako informazio, entretenimendu, tresnak... daude. Egunero gertatzen diren arazoen informaziotik, sukaldeko errezetetara. Hortaz, ikusi dezakegu erabat bete...


Goiena.net

1
kalaka 1456150167985 Kalaka! | 2009-05-05 22:03

Aurrekoan Iban Arantzabal, goiena.net eko arduraduna, izan genuen klasean eta bere lanari buruzko hainbat alderdien azalpena eman zizkigun. Goiena.net euskarazko bloga da, euskaldunek informazioa jasotzeko aukera ezin hobea. Bertan mota guztietako informazioa eskeintzen da; kultura, politika, kirolak… besteak beste.  Baina, zein da hauen egitekoa? Euskeraz edukiak sortzea, eta behin hauek sortuak izana, hedabide desberdinak erabiliz eduki horiek ahalik eta gehien zabaltzea. Horregatik 4 euskarri nagusietaz arduratzen dira: telebista(goitb), interneta(goiena.net), papela(goienkaria) eta...


Tuenti

kalaka 1456150167985 Kalaka! | 2009-04-21 15:41

Uda bukaeran egin nuen tuentiko kontua. Nahiz eta lagunek lehenago egitea gomendatu izana ez zitzaidan ideia gustatu. Ordea, irailean kontu berria egitea erabaki nuen lagunekin udako argazkiak partekatzeko eta azkenean gustatu egin zitzaidan.  Normalean argazkiak partekatzeko erabiltzen dut, baina, batzuetan lagunekin gelditzeko edo mezuren bat  idazteko erabili ohi dut. Batez ere, kanpoko lagunekin kontaktuan  jarraitzeko.   Egia esanda ez diot denbora gehiegirik eskaintzen nahiz eta egunaren arabera eskainitako denbora ezberdina izan. Sare hau oso erosoa dela irud...


Ajo

kalaka 1456150167985 Kalaka! | 2009-04-04 11:52

Powerpoint honetan Ajo (Kantabria) herriaren ezaugarri nagusienak ageri dira. Bertan pasatzen ditut udako oporrak  eta oso leku polit eta interesgaria dela esango nuke. Batez ere surfa egitea gustatzen zaien pertsonendako. Beraz, presentazioa gustokoa baduzue bisita bat egitera animatzen zaituztet.


Delicious

kalaka 1456150167985 Kalaka! | 2009-03-25 18:03

Atzo beste web orri  interesgarri bat ezagutu nuen : Delicious. Orain arte ez dut honelako web orririk ezagutu baina, oso baliagarria dela ikusi ahal izan dut. Gehienba,  hainbat artikulu ezberdin beste pertsonekin partekatzeko aukera ematen duelako eta, hori,  garrantzitsua da benetan. Batez ere, unibertsitateko lanak egiterako orduan. Partekatze horri ezker informazioa era erraz eta azkarrean lortu ahal delako. Gainera  etiketen kontu hori oso ideia ona dela iruditzen zait erraztasunez gorde daitezkeelako aurkitutako hainbat artikulu ezberdin. Horregatik, damut...


Luisma

kalaka 1456150167985 Kalaka! | 2009-03-24 15:10

Bideo honetan Aida seriean Luisma pertsonaia interpretatzen duen momentu hoberenak ageri dira.Seriearen momentu barregarrienak daude eta benetan gomendatzen diot humorea gustoko duen edozein pertsonari.Espero dut gogokoa izatea oso dibertigarria baita bideo hau.


kalaka 1456150167985

Azken iruzkinak

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2009-06-17 15:56 #1

Eta non daude loturak?