Zuzeu

kalaka 1456150167985 Kalaka! | 2009-05-06 10:07

Hasier Etxebarriaren eta Mikel Lasaren eskutik ezagutu dut zuzeu.com web orri berria. Honen helburua euskarazko web orria egotea da, euskaldunok ere badugulako informazioa euskeraz jasotzeko eskubidea. Egun euskarazko blog edo web orri gutxi daude. Horietako garrantzitsu eta eraginkorrenetako bat sustatu.com dela esango nuke baina, ez da nahikoa. Beraz, proiektu berri hau ezinbestekoa dela iruditzen zait.

 

Honetan era guztietako informazio, entretenimendu, tresnak... daude. Egunero gertatzen diren arazoen informaziotik, sukaldeko errezetetara. Hortaz, ikusi dezakegu erabat beterik dagoen web orria dela. Gainera, honen jarraitzaleak artikuluak idatzi ditzakete, ondoren bertan zintzilikatuz. Modu honetan, irakurleen orria ere badela esan dezakegu horiek hartzen baitute parte eguneroko informazioan beraien iritzia emanez.

 

Oso proiektu interesgarria  dela esan behar dut. Bete- beterik dagoen web orria delako eta batez ere, euskaraz egina dagoelako. Anima zaitezte minutu pare batez web orri hau behatzera eta ikusiko duzue merezi duela.   


Leave a Comment: