Goiena.net
Aurrekoan Iban Arantzabal, goiena.net eko arduraduna, izan genuen klasean eta bere lanari buruzko hainbat alderdien azalpena eman zizkigun.
Goiena.net euskarazko bloga da, euskaldunek informazioa jasotzeko aukera ezin hobea. Bertan mota guztietako informazioa eskeintzen da; kultura, politika, kirolak… besteak beste. Baina, zein da hauen egitekoa? Euskeraz edukiak sortzea, eta behin hauek sortuak izana, hedabide desberdinak erabiliz eduki horiek ahalik eta gehien zabaltzea. Horregatik 4 euskarri nagusietaz arduratzen dira: telebista(goitb), interneta(goiena.net), papela(goienkaria) eta irratia. Gainera, enpresa desberdinei beraien produktu edo zerbitzuak saltzeko eta eskeintzeko aukera eman diete blog pertsonalen eta komertzialen bidez. Adibidez: merkatua.net.
Egungo egoera teknologikoa ikusiz, garrantzia handia eman diote sareari. Blogak funtsezkoak dira, eta horiek dira multimeediaren adibiderik egokiena. Beraz, kazetari multimedia, oraina da. Egun, kazetaritzan trebatzeko era guztietako lanak egiten jakitea behar-beharrezkoa da, nahiz eta batzuek ez egon ados espezializazioaren ideia honekin. Ordea, nire ustez funtsezkoa da mota guztietako lanetan trebatzeko kapaza izatea. Bai irrati saio bat egitea, bai web orrialde bat sortzea, bai egunkariko edozein artikulu idaztea… azken finean generazio berriek formazio hau izanez gero eta hedabide ezberdinetan ondo moldatuz gero, lana egiterako orduan erraztasun gehiago izango dugu. Behintzat ikus entzunezko komunikazioan eta kazetaritzan dihardugun pertsonak.
Iruzkinak
Joxe Aranzabal 2009-06-17 15:56 #1
Eta non daude loturak?<br />
Utzi iruzkina: