Tuenti
Uda bukaeran egin nuen tuentiko kontua. Nahiz eta lagunek lehenago egitea gomendatu izana ez zitzaidan ideia gustatu. Ordea, irailean kontu berria egitea erabaki nuen lagunekin udako argazkiak partekatzeko eta azkenean gustatu egin zitzaidan. Normalean argazkiak partekatzeko erabiltzen dut, baina, batzuetan lagunekin gelditzeko edo mezuren bat idazteko erabili ohi dut. Batez ere, kanpoko lagunekin kontaktuan jarraitzeko.
Egia esanda ez diot denbora gehiegirik eskaintzen nahiz eta egunaren arabera eskainitako denbora ezberdina izan. Sare hau oso erosoa dela iruditzen zait batez ere kontaktuak mantentzeko. Gainera hainbat tresna ezberdinak daude, mezu pribatuak eta bideoak jartzeko aukerak besteak beste. Nahiko segurua dela iruditzen zait, era pribatuan jartzen duzunean batez ere, zure lagunek soilik ikus baitezakete zure orria. Beraz, oraingoz ez dut arazorik izan intrusismoari dagokionez. Noski, horrek ez du esan nahi norbait zure kontuan sartu ez denik.
Beraz aipatu dudan bezala nahiko sare erabilgarri eta entretenigarria dela iruditzen zait. Lagunekin hainbat elkarrizketa izateko, bideo dibertigarriak ikusteko… anima zaitez tuentin kontua egitera!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: