Lehenengo egunean klasean neska bati gertatutako arazo bat landu genuen. Honek, intimitatean eginiko bideo batzuk zeraman mugikorrean . Nahasita mugikorra taberna batean utzi zuen eta ondoren, tramankulua aurkitu zuenak bideoa hainbat pertsonei bidali zien . Gertaera honek hainbat pentsaera sorrarazi dizkit. Alde batetik egungo gizartea osatzen dugun pertsonei buruzkoa. Teknologia berriek atzerakoiagoak bilakatu gaitu. Hau da, suposatzen da garai honetan toleranteagoak garela gai ezberdinen aurrean. Ordea, sexuari buruzko gaien aurrean atzerakoiak garela argi dago. Ez zait apro...
Klasean bidalitako artikulua irakurri ondoren pertsonai horien iritzi berdina daukadala esan behar dut. Egia esanda orain arte ez nuen sekula Firefox softwarea erabaili betidanik Internet Explorer erabili dudalako. Izan ere, aurreko egunean etxeko ordenadorean deskargatu nuen eta sekulako abantailak dituela ikusi izan dut. Alde batetik, oso azkarra delako eta bestetik euskerazko informazio gehiago lortzeko aukera zabalagoa ematen duelako. Horretaz aparte, Firefox duen fitxa sistema aipatzekoa da. Batez ere, edozein motatako lanak egiterako orduan nahasteak ekiditzen dituelako.Oraindik ez du...
Argazki honetan nire kuadrilako lagunak ageri dira Nojan juergan ari ginela
Hainbat blog ezberdin ikusi ondoren interesgarriak izan daitezkeen blog batzuen azterketa egin dut. Lehena erropa zaleentzat dago zuzenduta (www.for.es). Honetan, For dendaren prenda ezberdinak ikus daitezke hauen argazki ugari baitaute. Web orri honen diseinua oso egokia da, menua argi dagoelako. Gainera, orriaren seriotasuna apurtzen du kolore naranja batekin. Horretaz aparte, ikus-entzunezko ikasketekin eralzioa duen bloga aurkitu dut (www.arteyfotografia.com) . Blog honek lehenago aipatutakoaren baino egitura modernoagoa du sarrerako orria 4 laukitan banatzen delako. Gainera, menu ...
Hemen daukazue nire lehenengo bloga. Web 2.0 ikasgaiarekin lotura zuzena du eta klase horietan erabiltzeko sortu dut. Bertan arlo ezberdinak landuko ditut zinea, argazkigintza eta telebista batik bat. Gai horiek Huheziko unibertsitatean ikasten ari naz. Esperientzia hau interesgarria izanez gero, nere web pertsonala egitera animatuko naiz!