Web orri interesgarriak

kalaka 1456150167985 Kalaka! | 2009-02-23 21:02

Hainbat blog ezberdin ikusi ondoren interesgarriak izan daitezkeen blog batzuen azterketa egin dut.

Lehena erropa zaleentzat dago zuzenduta (www.for.es). Honetan, For dendaren prenda ezberdinak ikus daitezke hauen argazki ugari baitaute. Web orri honen diseinua oso egokia da, menua argi dagoelako. Gainera, orriaren seriotasuna apurtzen du kolore naranja batekin.

Horretaz aparte, ikus-entzunezko ikasketekin eralzioa duen bloga aurkitu dut (www.arteyfotografia.com) . Blog honek lehenago aipatutakoaren baino egitura modernoagoa du sarrerako orria 4 laukitan banatzen delako. Gainera, menu argia dauka goiko aldean eta argazkietaz osatuta dago. Honek ere, ondo ezberdintzen ditu web orriaren sekzio ezberdinak.

Musika baldin bada zuen gustuko artea (www.espaciomusica.com) erabilgarria da benetan. Blog honen egitura oso argia eta txukuna da. 3 zutabez osaturik dago non testu motzak ageri diren. Blogaren izena oso egitura modernoa du. Beraz, musika baldin bada zuen zaleetasunetariko bat gomendagarria da.

Musika bezain aberasgarria da bidaiatzea. Horregatik, honi buruzko web orria bilatu dut (www.marsans.es). Bertan, edozein bidai motatako informazioa aurki dezakegu era eroso baten bidez . Orri honek, kolore bizi eta ilunak nahasten ditu informaltasun puntu bat eman nahian, beti ere, formaltasun puntua mantenduz. Egitura, oso argia du beste bidai web orriekin alderazten baldin badugu. 3 zutabez dago osatuta eta parrafo motzak erabiltzen ditu, informazio zehatza bertan ageriz.

Azkenik, literatura gustokoa dutenentzat http://irakurketatailerra.mundua.com . Bertan, liburu ezberdinei buruzko kritikak eta gomendioak ageri dira modu argi eta zehatzean. Atal ezberdinez osatzen da eta gainera lehenago argitaratutako artxiboak daude. Oso erraza da informazioa bilatzea web orri honen bitartez irakurterraza delako. Gainera fondo txuria erabileraren bidez irakurgarritasun hori errazten du.

Aurretik aipatutako orri guzti hauek gustokoak izatea espero dut, eta baita interesgarriak ere.


Utzi iruzkina: