Nabigatzaile gomendagarria

kalaka 1456150167985 Kalaka! | 2009-03-04 19:38

Klasean bidalitako artikulua irakurri ondoren pertsonai horien iritzi berdina daukadala esan behar dut.

Egia esanda orain arte ez nuen sekula Firefox softwarea erabaili betidanik Internet Explorer erabili dudalako. Izan ere, aurreko egunean etxeko ordenadorean deskargatu nuen eta sekulako abantailak dituela ikusi izan dut. Alde batetik, oso azkarra delako eta bestetik euskerazko informazio gehiago lortzeko aukera zabalagoa ematen duelako. Horretaz aparte, Firefox duen fitxa sistema aipatzekoa da. Batez ere, edozein motatako lanak egiterako orduan nahasteak ekiditzen dituelako.

Oraindik ez dut trebetasunez manijatzen nabigatzaile hau. Ordea, denboraz onura gehiago aurkituko dizkiodala somatzen dut . Beraz, edonori gomendatzen diot Firefox erabiltzea.


Utzi iruzkina: