Humilazioa eta maltzurkeria

kalaka 1456150167985 Kalaka! | 2009-03-11 21:31

Lehenengo egunean klasean neska bati gertatutako arazo bat landu genuen. Honek, intimitatean eginiko bideo batzuk zeraman mugikorrean . Nahasita mugikorra taberna batean utzi zuen  eta ondoren, tramankulua aurkitu zuenak bideoa hainbat pertsonei bidali zien . Gertaera honek hainbat pentsaera sorrarazi dizkit.

 

Alde batetik egungo gizartea osatzen dugun pertsonei buruzkoa. Teknologia berriek atzerakoiagoak bilakatu gaitu. Hau da, suposatzen da garai honetan toleranteagoak garela gai ezberdinen aurrean. Ordea, sexuari buruzko gaien aurrean atzerakoiak garela argi dago. Ez zait aproposa iruditzen mota horretako bideoren bat aurkitzean jendeari bidaltzea. Azken finean, katai antzeko bat sortzen delako eta horrek ondorio latzak ekarri ditzake. Batik bat istorio horretan murgildurik dagoen pertsonari.

 

Bestetik, maltzurkeriaren ideia. Zergatik egiten ditugu honelako ekintzak? Nire ustez, pertsonen berekoikeria nagusi delako. Gutaz aparte ez dugu inorengan pentsatzen. Agian morboa bilatzen dugulako izan daiteke baina, ekintza horiekin humiliazioa baino besterik ez da lortzen. Ez dugu zertan beste pertsonen bizitza pribatuan ero intimitatean sartu behar. Ekintza maltzurra dela uste dut eta honek gure irrespontsabilitatea islatzen du.

 

Neska horrek izugarrizko humiliazioak jasan behar izan ditu eta harrigarriena da berak ez duela ezer egin hori pairatzeko. Agian hobe izango litzake mobilean zeraman bideoak ezabatu  izan balitu. Horrela,  egoera guzti hau saihestuz. Baina, ez du inongo bekaturik egin. Beraz, kontu handiz ibili behar gara teknologia tramankuluekin ibiltzerako orduan. Bai mugikorrak, bai bideokamerak, bai ordenagailuak...Ondorio bezala, hori argi ustea gustatuko litzaidake. Baita ere, egungo gizartea osatzen dugun pertsonen malezia. Kontu handiz ibili behar gara!

 

 


Utzi iruzkina: