Askatasuna heltzear
Ongietorria, omenaldia eta otoitza.
Malenen blogak Simone Begiristain eta Rikardo Aranbururen itzuleraren berri eman digu gaur. Domekan entzun nuen omenaldia egingo zitzaiela. Bi preso hauen etorrerak biziki poztu nau. Batez ere Simonerena, musika irakasle izan bainuen Iturburun.
Bake prozesuak preso gehiagoren etorrera ahalbideratuko du. Eta hau askorentzat mingarria izango da, baina hala behar du izan. Egoera ez da normalduko presoek legalki bete behar dituzten kondenak betetzen badituzte. Egia da hildakoei errespetua zor zaiela, baina egoera konpondu behar dugu beste hildakorik inoiz gehiago egon ez dadin.Iturria:etxerat.nfo
Zentzu horretan, asko poztu naiz Simoneren etorreraz enteratu naizenean. Kartzela ez dago betiko kondenak egiteko, txarto jokatu dutenak egoki bergizarteratzeko baizik, eta hortaz, pozgarria litzake preso hauek, beste batzuek egin duten bezala, haien jokabidea ez dela gizalegezkoa izan onartzea, ETAren erahilketengaitik barkamena eskatzea; borroka armatua bidea ez dela argi eta garbi uztea.
Bestalde, Espainiako penitentzia-politikaren zapaltzalekeria ere salatu behar dugu guztiok, kartzelan dauenek badituzte bere kondenak eta kartzeleroak ez dira nor kondena horien gainetik presoak zapaltzeko. Horiei aginduak eman dizkietenei ere argi eta garbi esatea giza-eskubideak errespetatzea Espainiako Konstituzioaren gainetik mantendu behar den printzipio multzoa dela eta hortaz ezin dela giza-eskubide bakar bat ere ahaztu.
Barkamen asko zor dira gure herrian. Ez gara denok zain geratu behar: denok daukagu barkamenen bat eskatzeko, eta denok uste dugu bestea dela hasten hasi behar den lehena. Zerren zain?
Atzera itzuliz, bere etorreraz poztu naizela esan dut, eta mantentzen dut. Batzuk pozaren pozez izango dira. Lagunak, senideak, eta baita neurri batean bere ideiak konpartitzen dituztenak, eta poz hori azaleratzeko ongietorria emango zaio, ohitura denez.
Hala ere, ez dira gauzak bere tokitik atera behar. Gauza bat da ongietorria egitea, eta beste gauza bat omenaldia egitea. Domekan entzun nuen Simonek omenaldia izango zuela. Eta neure buruari galdetzen diot zergatik.
Sufritu du kate lazgarria, bai, eta ez dut inondik inora esango kartzelan jasotako torturak merezi zituenik. Tortura ez da inondik inora justifikagarria eta denok bat egin behar dugu inposizio modu horren aurka. Baina horrek guztiak Simone heroi bilakatzen al du?
Gure gizartean ohitura xelebre bat dugu sufritu dutenak heroi bihurtzeko.
- Batzuk, ETAk erahilak izateagaitik, bere herrietako seme-kuttun izendatuak izan dira.
- Beste batzuk, kartzelatik irtetzean, Olinpiadak irabazi balituzte bezala dira ongietorriak.
- Eta berdin hainbat kasu arrarorekin.
- Autodeterminazioaren aldeko manifestazio baten poliziaren zapalketa jasan duten pertsona anonimo guztiak.
- Baina baita borroka armatua bidea ez zela ulertuz, gatazkan partaide izan nahi ez duten horiek, Joxe Mari Korta bezala ez ordaitzeagaitik beldurra izan duten horiek.
- Eta guzti horien familiak.
Iruzkinak
malen 2006-10-11 13:49 #1
Zorionak!
Txapó Josu!...hitz barik gerau nai, kriston artikulua, ideak garbi eta ZENTZUZ....danak zu moduan pentsauko balute lortuko dogu azkenengo parrafuan ondo azaltzen dozuna.
Berriz, Zorionak! gustau jata, asko asko benetan, ta zure baimenakin,
esaldi bati copiar-pegar ingo detzat..
"Baina ez daitezela ixilpeko sentimendu horiek betiko euskaldunon bihotzetan kartzelaratu"
Arrazoi osua dakazula uste dot, pena bat, hainbeste gustau jatan artikulo hau Blog Xume Honetan gelditzia...(badakizu ze zentzutan esaten doten B.X.H-na eh..)

Datorren astian, Ongi etorrixa musikako andereño onenari, azken batian, biziarazi zigun momentu ahaztezin danegaitxik...besterik ez.
Olinpiadak, omenaldixak etabar luze hori, jokoz kanpo; errespetu osuakin holan pentsatzen ez dutenekin.

ondo segi Josu!

Josu 2006-10-11 14:02 #2
Eskerrik asko Malen! A tope gabiz bata bestian blogan erantzuten, eta eskerrak, ze bestela bizittasun larregi ez dakit aurkittuko giñun (bueno Oier be hor dakazu...). Holan segidu biharko dogu gure inguruan hainbeste lurker dagon bittartian.
Eskerrik asko berriz be.
Paaa ta gabon!

Zaloa 2006-10-13 01:32 #3
Eibartarrak zerrendatik hartutako erantzuna.

Zure blogian irakurrita: "Omenaldia *ixilean *egiten dugu askok, gure
herri hontan* ixilpean eta anonimotasunean* gatazka politikoaren alde
gordin eta maltzurrena, armatua alegia, *sufritu dutenen alde* otoitz
egitean."

Zure hitzak politikoki egokixak eta "erromantikuak" iruditxu jataz. Asko
gara ordia otoitzik eitxen ez doun ateuak.
Tortura egon dala be zeronek kontatzen dozu eta badirudi ongietorrixa
ixilpian eiñ bihar dala, ezta?
Ba jakizu behar bada askorentzako hori ez dala bihotzak agintzen dabena!
Ni ez naiz nor ongietorri bero bat eta zure moruan otoitz eitxen daben
iñor kritikatzeko. Zu bai?

Mitxel 2006-10-13 01:33 #4
Eibartarrrak zerrendatik hartutako erantzuna.

Zehazki noiz irtengo dira eta noiz izango da omenaldia?
Zaloa 2006-10-13 01:33 #5
Eibartarrak zerrendatik hartutako erantzuna:

Martitzenian heltzen omen dira baina geixao ez dakitx.

Josu 2006-10-13 01:34 #6
Nere erantzuna, Zaloari, Eibartarrak zerrendan:

Aupa Zaloa!

Otoitz egiteko
modu asko dagoz ateo izanda be. Batzuek ixilian irentsi dabe gatazka
politikua, bildurragaitxik, eta horiek be gogoratu nahi izan dittut.
Nere artikulua monodirekzionala ez izaten ahalegindu naiz. Ongietorrixa
poz eta algaraz egitea txarra danik esan dot?

Ez dot, nik, ongietorri bero bat kritikatuko. Ez dot esan
ongietorrixa ixilpian ein bihar danik. Jende askondako, batez be
senitarteko ta lagunendako, oso berri pozgarrixa da ta guztiz
zentzuzkoa ongietorrixa ein ta itzulera ospatzia, bihotzak agintzen
daben moduan. Ez dot hori kritikatu, esan dot ongietorria eta omenaldia
ez ditudala berdintzat hartzen.

Ez dot ixiltasunera deitu, alrebes: ixilik daudenek ere haien
sentimenduak askatzeko eguna laister heldu dadila esan dut. Azken bi
paragrafoekin geratzen naiz ni, aukeran:

Ez daitezela
presoak betiko kartzelan gera. Baina ez daitezela ixilpeko sentimendu horiek betiko euskaldunon bihotzetan kartzelaratu.

Ongietorri, beraz, Simone eta Rikardo; eta ia laster euskaldun GUZTION askatasuna lortzen dugun, euskaldunon askatasunak bakarrik ekarriko baitigu Euskal Herriaren askatasunaren alde bide zuzenetik borrokatzeko aukera.

Josu.

Leire 2006-10-13 01:37 #7
Eibartarrak zerrendatik hartutako mezua:

Mitxelek:
> Zehazki noiz irtengo dira eta noiz izango da omenaldia?

-----Urten, arazorik ez badago, hillan 17xan. Omenaldixa hillan 18xan.
Afarixa izango da.
Rikardok, Simonek et Julenek urtengo dabe, eta plaentxiarrak be bai. Ez
dakitt bere izena. Besteren bat be sartu zeben eurekin batera, baiña hori
ez dakitt.
Barri pozgarrixa, duda barik. Ezagutuko ete dabe gure herrixa? Hainbeste
zulo dakaz...
leire, pozarren

Asier 2006-10-13 01:38 #8
Eibartarrak zerrendatik hartutako erantzuna:

Eta Julen Ereñaga be bai.

Serafin 2006-10-13 01:38 #9
Eibartarrak zerrendatik hartutako erantzuna:

Julen hil honen 19xan libratzen dabe.
Josu 2006-10-21 04:19 #10
Atxilotu zituzteneko testigantzak aurkitu ditut, Simonerena eta Rikardorena.

Joan Vicenç 2006-10-31 06:13 #11
http://amicsarbres.blogspot.com/2006/10/solidaritat.html
Joan Vicenc 2006-11-02 04:19 #12
Solidaritat
Utzi iruzkina: