Askatasuna heltzear

12
josu 1456149891816 Josu | 2006-10-11 12:40

Ongietorria, omenaldia eta otoitza. Malenen blogak Simone Begiristain eta Rikardo Aranbururen itzuleraren berri eman digu gaur. Domekan entzun nuen omenaldia egingo zitzaiela. Bi preso hauen etorrerak biziki poztu nau. Batez ere Simonerena, musika irakasle izan bainuen Iturburun.Iturria:etxerat.nfoBake prozesuak preso gehiagoren etorrera ahalbideratuko du. Eta hau askorentzat mingarria izango da, baina hala behar du izan. Egoera ez da normalduko presoek legalki bete behar dituzten kondenak betetzen badituzte. Egia da hildakoei errespetua zor zaiela, baina egoera konpondu behar dugu beste hi...


Asteburuero, busturialdeko preso politikoen senide eta lagunek ehundaka kilometrotako bidaia nekagarriak egiten dituzte beraiekin 40 minututako bisitak edukitzearren. Jaen, Paris, Madrid, Valladolid, Badajoz, Castelló, Alakante edo Lugo bezalako toki urrunetara joan beharra izaten dute, guztira asteburuero milaka kilometro eginez. Sakabanaketak hil egiten du. Hau ez da esate hutsa, benetako egia baino. Senideek, lagunek eta pertsona solidarioek euskal presoei beraien elkartasuna erakusteko asteburu guztietan hartzen dute sakabanaketaren bidea. Sakabanaketak hiltzen duenik ezin da ukatu, ko...