Iluntasunari agurra

josu 1456149891816 Josu | 2006-10-09 13:56

Noraezeak gobernatzen dit bizia,

iluntasunak argitzen dit bidea,

bakartasunak ittotzen dit egarria,

txarrenak ere behar du hau baino hobea.


 

Akaso hau dut nire jokabidetik hazitako lorea…

Egia ote, hau guztia dudala merezia?

Oraindik ez dut ezagutzen nire semea

Baitaramat bizitza harresian.

 

Noizbait ulertuko al nauzu, maitia?

Ezin dut jasan gehiago oinazea,

betiko nago zurekin, hori da egia,

baina zuloa uzteko hau da irtenbidea...

 

Bihar goizaldean ikusten baduzu txoria

eta joaten bada hegan, egin irribarrea,

hori ni naiz eta, gorantz begira,

hor dago zure zain egongo naizen etxea.

 

 

Begira ezazu zerura,

dagoeneko utzi dut lurra,

hau da hegaka hasi aurretik

nire azken agurra.




Utzi iruzkina: