Berak irakurriko ez duen mezua.
Lau-bost egun izango dira ikusi
nuela, beste edonor bezala, umeekin eta neskalagunarekin paseoan,
herriko jaiak direla aitzakia, lasai, inorako helbururik gabe bata eta
bestea agurtuz, bata eta bestearekin berbaz, pipak jaten barraketako
zarataren pean. Baten batek, ordea, erabaki du ez duela hori merezi.
Baten batek erabaki du gartzelan egondakoak gartzela merezi duela barruan utzi zituenen
eskubideen alde egitearren. Lo lasai egingo omen duen batek erabaki du.
Herri puta hontan ezer ez dela gertatuko jakin dakien batek hartu du
erabakia. Herri epel honetan injustiziak jada ez dituela kaleak sutan
jarriko ondo jakinda ebatzi du ebatzi beharrekoa ebatzi behar zuenak.
Gaur
neskalaguna ikusi dut, bakarrik. Esan nahi izan diot "Eutsi!" edo
"Animo!" edo edozer. Baina ez diot ezertxo ere esan. Nire lotsa
patologikoari esker galdu dut une hauetan berarekin bat egiteko aukera.
Horregatik idazten dut mezu hau, elkartasun ahalegin hau, berak
irakurriko ez duena.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: