Alardeko sorginak

larrugorrian 1456150843593 Barrena husteko asmoz | 2007-09-05 09:41
4

Irungo eta Hondarribiko semea izan ezean egoera inoiz ez dudala ulertuko esan izan didate Alarde Tradizionalean ditudan ezagun eta lagunek. Ez dakit zergatik esan izan didaten hori, beraiek koefiziente intelektual handiagoa dutelako ala guk, eibartarrok, beraiengandik oraindik asko dugulako ikasteko.

Ahal izan dudan guztia egin dut Bidasoa ertzeko bi herri horietako bateko bizilaguna izateko, baina Jainko Ahalguztidunak ez omen du nire eskaririk jaso. Hortaz, Eibarko gizaseme bezala ekin beharko diot zutabe xume hau idazteari. Agian, zeinek daki, amaitu orduko beste ikuspuntu batetik ikusiko dut hau guztia.

Alarde Tradizionalekoek, ez dakit burua harria baino gogorragoa dutelako ote den edo egi absolutuaren jabe direla pentsatzen dutelako –botere eta indarra ikaragarri handiak dituztenek bakarrik ezagutzen ei dute egi absolutua; bakoitzak atera ditzala bere ondorioak–, eboluzioari bizkarra eman eta emakumezkoen parte-hartzea ukatzen dute oraindik ere. Egia esan, ez dakit emakumeei beldurra dietelako baztertu nahi dituzten –agian sorginak direla pentsatzen dute, eta inkisizioaren garaian egin bezala, laster etxez etxe joango dira, ileetatik tira eginez beren etxeetatik atera eta su emateko asmoz–, ala hipokresia hutsagatik egiten ote duten.

Egoerari konponbidea topatu nahian ibili naiz, eta gauza bakarra etorri zait burura. National Geographiceko ikertzaileei gutuna bidaliko diedala uste dut, Alarde Tradizionala osatzen duten horiek buruan zer duten azter dezaten.

Sugoi

Sugoi 2007-09-05 11:01 #1

Arrazoi osoa duzula uste dut. Eta ideia ez da txarra, kasu egiten badizut ekontatuko diguzu zein izan den ikerketaren ondorioa! :D

Larrugorrian

Larrugorrian 2007-09-05 11:36 #2

Aupa Sugoi! Eskerrik asko erantzutiarren. National Geographicetik egunen batian ikerketan emaitzak kaleratuko zitxuztela agindu zesten, ta zain egon bihar! :)

KP

KP 2007-09-07 11:44 #3

Guztiz ados “alardea gizonezkoena bakarrik dela uste dutenei” egindako kritikarekin. Baina, jarraian, “alarde tradizionalekoei” esamoldea zergatik erabili ez dudan azalduko dut.

Baditut ezagun batzuk alarde mixtoan eta, beraz, behin edo behin atera izan da gai hau gure artean. Eta zein izan zen nire sorpresa?!!! Ez dut generalizatu nahi, ez baitut mixtoko guztien iritzia ezagutzen, baina iruditu zitzaidan, beraiek ere nahiko TRADIZIONALAK edo tradizio zaleak direla; bai, bai! Beraien moduan, noski, baina tradizionalak.

Gutako “kanpotar ezjakin” batzuk aipatzen genuen ea zergatik, kantinerarekin batera ez zen kantinero bat ateratzen. Gure herriko tanborradan hala egiten da izugarrizko bixitasuna ematen dio konpainia bakoitzean (konpainia baino, agian hobe talde jartzea, ez baina tira) nor norekin aterako den jakiteak etab. Mixtoen ahotatik jaso genuen erantzuna ordea, zera izan zen: hori ez dela historian horrela izan, edo horrelako zerbait. To tradizionalak!

Nire ustez arazo nagusia da alardea serioegi hartzen dutela. Ez dut esan nahi “desmadraturiko desfile” bat izan behar duenik, baina, bere esentzia mantenduz eboluzionaten joan liteke, egungo errealitatera egokitzen. Egia esan jada egokitua dago: guztiok badakigu zein zen kantineraren papera garai hartan. Orain, berriz, erregina gisa tratatua da.... Horra hor eboluzioa Tradizionaltasun falta al da hori? Ba guztiak dira pekatari...

Bukatzeko, eta kantineroaren kontura bueltatuz... Garai hartan ere (sekretuan seguruenik) izango zen ba, gau hotzetan kantinerA baino, ondoan, kantinerO bat gusturago edukiko zuen gizonik...

Larrugorrian

Larrugorrian 2007-09-07 16:53 #4

Aupa KP! Eskerrik asko zure aportazioagatik. Zuk esandakoa egia bada, eta hala izango da, ez baitut zalantzan jartzen, lotsagarria da alarde mixtoak -edo, zuk ondo diozun bezala, alarde mixtoaren zati batek- halako pentsakera izatea. Nire herriko danborradan mutilek eta neskek berdin berdin hartzen dute parte, nahi duten "karguarekin", eta horrek danborrada aberasten du zalantza gabe. Ea nonoiz alardean, tradizionalean zein mistoan, hori ikusterik dugun.

Utzi iruzkina: