Hipokrita hutsak gara

larrugorrian 1456150843593 Barrena husteko asmoz | 2007-09-14 11:02
1

Hipokrita hutsak gara.

Zuetako batzuei gehiegizko adierazpena irudituko zaizue, baina egunetik egunera argiago dut. Hirugarren mundua izenarekin ezagutzen dugunarenganako nahigabea sentitzen dugu sarritan, baina beren egoera konpontzen laguntzeko ezer gutxi egiten dugu. Eta ez naiz umeak adoptatzeaz edo apadrinatzeaz ari. Ezta ere herrialde hoietara dirua bidaltzeaz.

Urrutiago joan nahi nuke, eta lehen mundukoak garenok –zorionekoak gu– zein markistak garen jakinik, gai hori ekarri nahiko nuke nirera. Arropak erosterakoan maiz ahazten zaigulako Nike, Adidas, Reebok eta horrelako multinazionalek beren arropak, zapatilak, konplementoak edo dena delakoak egiteko pertsonak esplotatzen dituztela, inolako sentimendurik gabe. Berdin zaie zazpi urteko umea izan edo 70 urteko amona.

Langileek inoiz ikusiko ez dituzten dirutzak kirolariei ematen dizkiete ondoren marka hauetako agintariek, eta marketin politika adimentsu horri esker aberastu egiten dira. Eta guk zer? Ba, askotan egiten dugun bezala, guk beste alde batera begiratu, Ronaldinho, Nadal edota halako izarrak bezalakoak izan nahi garela barneratu eta beren produktuak erosiko ditugu, hoiek guztiak esplotatutako langileek –askotan umeak- egin dituztela ahaztuz.

 Esandakoa, hipokrita hutsak garela

katt

katt 2007-09-19 00:53 #1

Ya beno, errezegia da bendatxoa begietan jartzea, komodoegia agian...


Utzi iruzkina: