Naroa

larrugorrian 1456150843593 Barrena husteko asmoz | 2007-10-01 21:06
2

Ezinezkoa zait begietara begiratu eta zer duen azaltzea. Hain da txikia eta inuzentea. Azken egun hauetan, ohera sartu eta kopetan gaueroko musua eman diodan bakoitzean, bizitzako azkena izan zitekeela pentsatu dut, eta hotzikara batek bizkar osoa gurutzatu izan dit ziztu bizian. Gogorra egiten da Naroa horrela ikustea. Hau aldatzerik balego…

Bost urte beteko ditu Naroak hiru aste barru. Oraindik gogoan dut jaio zeneko eguna. Gauez, lotan geundela eman zuen lehen abisua, eta berehala ginen ospitalean Ander eta biok. Burua ateratzea, baina, dezente kosta zitzaion, eta zazpi ordu geroago, burua erabat galduta eta hankak dardarka nituela, Naroak bere kabuz elikatzeko unea zela erabaki zuen, nire gozamenerako. Erabat lasaitu nintzen orduan. Apenas minutu gutxi batzuetara arte gaua zena egun bilakatu zen, eta tristurak alaitasunari paso eman zion. Une batez munduko emakumerik zoriontsuena nintzela pentsatu nuen, eta hainbat urtetan hala sentitu naiz. Orain dela lau egunera arte.

Oroitzen naiz titia lehen aldiz eman nioneko mementoaz, bere lehen berba zezeldu zuenekoaz edota lehen pausoak eman zituenekoaz. Gogoratzen naiz haurtzaindegira lehendabizikoz eramaterakoan botatako malkoez, edota elkarri ilea apaintzen pasatzen genituen orduez.

Pozak, ostera, gutxi irauten omen du pobrearen etxean, eta gurean hala izan da. Orain hilabete bi katarro txikitxo bat besterik ez zuelakoan joan ginen ospitalera, baina egoera larritzen joan da. Medikuek hainbat proba egin zizkioten, baina ezer ez zuten topatzen. Orain lau egun ospitalera joateko agindu ziguten. Orduan bilakatu zen amesgaizto ia bost urteko ametsa. Une horretan hasi nintzen benetako gauzei garrantzia ematen. Naroari gaixotasun larri bat antzeman zioten, eta ezer ez genuela egiterik azaldu ziguten. Guk, ordea, hamaika ate jo genituen eta ez genuen burua makurtu. Gaur harro esan dezaket medikuek ez zutela asmatu.

Izan ere, nire istorioek ez dute beti amaiera tristea izaten

Jonan

Jonan 2007-10-01 21:48 #1

<p>Baina seguruenik momentu horretatik aurrera hasiko zen unea unean bizitzen, momentu bakoitza azkena bailitzan. Eguneroko gauzarik ez deusena ere munduko altxor handienatzat hartuz, irri bat, keinu bat... Beste batzuek aldiz ez dute horrenbesteko sorterik izaten eta uste baino lehenago iluntzen zaie, nahi baino lehenago berandutu... <em>maite zaitut</em> bezalako hitz bi behar zen hartan esan ez izanaz damuturik.</p>

Sugoi

Sugoi 2007-10-02 15:02 #2

Pozten naiz azkenean medikuak erratuta zeudelako... eta zuek ere pozik egon, eta bizi, bizi gogotsu, zortea izan baituzue azken finean. ;)<br />


Utzi iruzkina: