Okerreko bidetik
Eguzkiak aspaldi hartu du oherako bidea, baina oraindik ere bero egiten du. Eguraldiak kalera irtetzera eta edozein terrazan garagardo fresko bat hartzera animatzen du. Nik, ordea, etxean egotea nahiago dut, izkutuan, bakardadearen lasaitasunean.
Gaur ere ez naiz irtengo. Ez dut egun guztia taberna zulo batean pasa nahi. Azkenengo asteak hala pasa ditut, eta bide okerra hartu dudala ohartu naiz. Sekula ez ei da berandu, baina nik dagoeneko ez diot tunelari irteerarik ikusten.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: