En Zugzwang

theindezents 1456152903500 The Indezents bloga >> | 2011-03-07 21:41
4

Bizardunak astaprotoen azken diskaren izena da bai baina Zugzwang egoeran egoteak beste zerbait esan nahi du berez. Xake partida batean eman daitekeen egoera bat da eta sekula fitxa beltz eta zuriekin jokatu baduzue, ezaguna egingo zaizue nahiz eta berarentzat izenik ez izan.

Partida oker doa eta zure erregea larritasun uneak pasatzen ari da. Ipurdi azpian duen laukian babestuta dago, lasai, baina beste edozein laukira mugitu ezkero, bereak egin du. Horixe da Zugzwang egoeran egotea.

Zauden lekuan bizirik jarraituko duzu nahiz eta erabat gustura ez egon baina edozein mugimenduk taulatik aterako zaitu. Hasieratik gustatu zait Bizardunak taldearen jarrera eta ez diote beraien bigarren lanari halabearrez izen hau jarri.

Horrelaxe ikusten omen dute heuren burua gaur egungo gizartean eta erabat identifikatua sentitzen naiz analisi horrekin. Lana dugu (batzuk), baita ahora zer eraman ere (gehienok) eta Saramagok aipatzen zuen moduan, burbuja demokratiko horretan, dena gutxi-behera ondo doa. Ondorioz, ez gara mugitzen.

Tabakoaren aurkako legea, lan erreforma, pentsioen berrantolaketa (nolabait deitzearren...), 67 urterarte lana egin beharren mehatxua, Sinde legea, Sortu ez legalizatzeko zentzurik gabeko aitzakiak eta orain, 110 kilometro ordura joateko limitazioa. Aurrekoan lagun batek kontatu zigun nola bere amonak beti esan izan dion bere adinarekin berak lana egiten zuela dagoeneko eta kontu zahar hura errepikatzen zion hurrengorako, erantzuna prest omen zuen: Bai amona, baina nik, zure adinarekin ere lana egingo dut... Are okerragoa da ordea guk gure seme-alabei esango dieguna: Nik zuen adinean, trabernetan erre egiten nuen, pelikulak ordaindu gabe jeisten nituen eta autoan 120 kilometro ordura gidatzen nuen... Indiana Jones moderno batzuen moduko zerbait izango gara...

Hauetako neurri batzuekin ados egongo zarete agian, beste batzuekin ez hainbeste eta beste batzuek barrenak sutan jarriko dizkizue. Hala ere, badute guztiak zerbait komunean, herria kontuan hartu gabe hartu direla, iritzi publikoa haintzat hartu gabe eta inolako hausnarketarik gabe. Eta esango duzue; Eta? Ba beti bezala. Ba bai, ez zaizue arrazoirik falta baina zerbait aldatzen ari delakoan nago. Egunero konfidantza gutxiago dut hau aldatzeko gai izango garenaz... Aspaldi galdu nuen politikoetan konfidantza baina gugan nuena mantentzen nuen sutan dagoen iltze bati heltzen dionaren moduan. Egunero ordea, etsiago nago, ez dut inondik argirik ikusten eta Afrikari begira jartzen naiz une batez. Iraultza horiek azkenean ezertarako balioko ez dutenaren sentsazioa dut eta guk gurean zer egin genezakeen galdezten diot nire buruari... Sentitzen dut baina ezer ez, Zugzwang egoeran gaude.

Makurtu gaitetzen gogorrenak etortzeko baitira... Noiz arte?

Demonocrazy

Demonocrazy 2011-03-08 10:31 #1

I - Bikaina Bizardunak-en diska berria. Heldua musikalki eta helduagoa letrei dagokionez.

II - Xakelari ohi bezela, komentatzea Zugzwang egoeran gaudenean onena partida berri bat hastea dela...

III - Zure ezkortasunari dagokionez, ez dut uste egoera berri bat dagoenik. Belaunaldi askoko leloa doa izaten "No future"a. Egia ez dela inor esnatu eta beherantz goazela, baina aldaketa bat nahi dugunondako egungo sistemaren krisia positiboa izan daiteke. 110 kilometro orduko? Ezin dela tabernetan erre? bost axola, Zugzwang-en dagoen partidari denbora handicap-ak gehitzeko detaileak besterik ez. Partida berriko fitxak prest daude eta orain beste bandoari tokatzen zaio zuriekin jokatzea...

indezent

indezent 2011-03-08 12:19 #2

Arrazoia duzu "no future" hori berria ez dela esaten, agian, ni naiz aldatzen ari dena. lehen sinesten nuen aldaketan. orain ordea, amore eman dut, paso de todo... Eta ez zait nire burua jarrera horretan errekonozitzea ikusten...

Eta zure baikortasun konbatiboari dagokionean: "Partida berriko fitxak prest daude eta orain beste bandoari tokatzen zaio zuriekin jokatzea...". Ez dut uste erreala denik, beraiek jokatzen jarraituko dute eta beraien piezak gu gara, zuriak eta beltzak...

Partida berri bat hasteko, aurrekoarekin amaitu beharra dago lehendabizi...

Demonocrazy

Demonocrazy 2011-03-08 19:28 #3

Bueno bueno, zure ezkortasunaren eta nire baikortasunaren artean mundu oso bat dago. Xake partida bat ikuspegi desberdin askotatik begiratu daiteke. Ez dakit "Comepiezas" edo "Pasa piezas" modalidadeak ezagutzen dituzun, baina bizitzak horien antz gehiago du.

Gainera, gaztelerazko esapide batek esaten duen bezala "Al final todas las piezas van a la misma caja".

indezent

indezent 2011-03-08 19:35 #4

Mundu oso bat dago bai, ea egunen batean gehienok hor inguruan elkartzen garen eta zerbait egiten hasteko erabakia hartzen dugun ez extremo batetik eta ezta bestetik ere ez baitugu ezer lortuko...

Eta bai, denok kaxa berdinera goatz (del polvo venimos...) baina nik partida gozatu nahi duteta ez kaxa...

PD: Eta ez ditut modalitate horiek ezagutzen (xake jokalari amateurra izan naiz beti jeje). Hobeto ulertuko nuke agian zure planteamendua azalduko bazeninzkit ;)

Utzi iruzkina: