Hamahiru lagun hil dituzte Sri Lankan atentatuan

fildeput 1456132663408 Irabazi, Windous-ekin | 2009-03-10 15:00

Atentatu suizida egin dute Sri Lankan gaur, Akurassa herrian, eta hamahiru lagun hil dituzte. Zibilak dira hildakoak, iturri ofizialen arabera. Beste 36 lagun zaurituta daude; haien artean, Mahinda Wijesekara Gobernuko Egitasmo Berezietarako eta Telekomunikazio ministroa, armadako iturriek diotenez -ez dute esan zenbateraino dagoen larri-.

Bizikleta batean zioan atentatuaren egilea, mezkita baten atarira joan da eta bonba lehertu egin du. Jende multzoa zegoen han.

Defentsa Ministerioak LTTE Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreak gerrillari egotzi dio erasoa. Talde hori eta armada herrialdeko iparraldean borroketan dabiltza hango lurraldeen jabetza dela-eta. LTTEk independentzia eskatzen du. Armadak ostiralean ustezko 32 tamil tigre hil zituen.

Berria.info
      •••


Utzi iruzkina: