Atentatu suizida egin dute Sri Lankan gaur, Akurassa herrian, eta hamahiru lagun hil dituzte. Zibilak dira hildakoak, iturri ofizialen arabera. Beste 36 lagun zaurituta daude; haien artean, Mahinda Wijesekara Gobernuko Egitasmo Berezietarako eta Telekomunikazio ministroa, armadako iturriek diotenez -ez dute esan zenbateraino dagoen larri-. Bizikleta batean zioan atentatuaren egilea, mezkita baten atarira joan da eta bonba lehertu egin du. Jende multzoa zegoen han. Defentsa Ministerioak LTTE Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreak gerrillari egotzi dio erasoa. Talde hori eta armada herrialdeko i...