Zertarako?

tuaregenlaguna2011 1457025528099 Basamortukoak | 2012-07-21 23:45

  "Maitatzen ez badakizu,zertarako behar dituzueguzkiaren sortze, eta ezkutatzeak?"                                   Omar Jayyan  


Lau urte gehienez, buruan txano txuria eta ondarretan bere pala eta kuboarekin jolasean entretenituta dirudi, besterik buruan ez balu bezala. Bapatean toailan eserita, itsasoari begirada galduta duen ama asaldatzen du:- Ama, zergatik ikus dezakegu ilargia egunez eta ez eguzkia gauez? Eta amak begirada galduarekin jarraituko du, itsasoko olatuek, buruan dituen galderen esplikazio egokiren bat ekarriko zai!Ólafur Arnalds, islandiako musikagile honek agian erantzunen bidean jar gaitzake, buruko kezkak airean desegiten baitizkigu...nork daki nora joanen diren, akaso eguzkira edo akaso ilargira?...


euskaltube.com bideoak | Izenburua: ilargi eklipsea | Erabiltzailea: jonnhy


elurra hemen da berriz ere

irune 1456148012785 Uxar | 2007-03-19 14:05

Aste Santuaren atarian gaude eta elurra egingo omen du 200 metrotara. Negua negu izan ez den urte honetan, denok egon gara elurraren zain, eskiatzera joateko prest, baina ez da heldu. Orain ordea eguzkia da nahi duguna, eta naturak elurra ematea erabaki du! Aldaketa klimatikoa jasateko arriskurik ez dagoela esaten jarraituko dute batzuek oraindik. Naturak justizia bere esku hartu du.