ORDUBETEAN, Kate Chopin
Louisianara hurbildu gara berriz ere gure lagun Kate Chopin-i bisita egitera. Asti gutxirekin genbiltzala eta, apur bat lotsaturik galdetu genion ea kontatuko zigun ipuin laburren bat, ondo genekien-eta tamainak ez diola arduratzen, eta Chopin andreak ederto aseko zituela gure premia grinatsuak. Eta halaxe izan. «Denbora laburrean mundu bete gauza gerta daitezke», esan zigun. Ikusi bestela zer jazo zitzaion Mallard andreari «Ordubetean».
Itzultzailea: Garazi Ugalde
ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ
MUSIKA
Abestiak:
«Stories from Emona I»
« Stories from Emona II»
«Stories from Emona IV»
«Prelude in C# Minor»
Iruzkinak
Garazi 2014-10-21 08:41 #1

Polit askoa geratu da... mila esker, Xerezade!

Luistxo 2015-03-10 16:14 #2

Ona, eta ausarta, sarreran esan bezala. Sentipena izan dut azkenengo minutua soberan zuela. Ipuina amaitu behar zela ahizpak eskilarak jaisten, gerritik helduta datozenean. Hortxe.

Hor amaituko balitz... bizi-alargunei gomendatzeko modukoa ere bai!

Xerezade 2015-04-14 12:11 #3

Ba, bai, ze arraio, Luistxo, arrazoia duzu! Ematen du pertsonaiari zigorren bat-edo ezartzeko premia izan duela idazleak, erruduntasun sentimenduak hartaratuta.

The Awakening nobelan ere, badirudi idazleak berak ere ezin duela bere pertsonaiaren askatasun erradikala jasan, beldurgarriegia edo ausartegia iruditzen zaiola, eta suizidatu egiten da azkenean.

Utzi iruzkina: