Izututa zeuden herrian. Inguruko basoetan herensuge bat ezkutatzen zen, eta, tarteka, herrian sartu eta txikizioak eragiten zituen. Eta are okerrago zena: sarri, haginen artean herriko norbait harrapatu eta hegan alde egiten zuen. Baina egun baten herensugeak oker handia egin zuen, izan ere politikari bat ahoratu zuen. Herrira etorria zen, hauteskunde-kanpaina baitzen, eta, mitina ematen zebilela, herensugea haizean etorri zen, oholtza gaineko izaki hura harrapatu zuen eta baso aldean ostendu zen.  Eta, kontatzen dutenez, ahotik sua bota zuen historiako lehen herensugea izan zen. Hal...


Xerezade isilago ibili da azken aspaldion, eta gaur, aurreko isilunea apur bat berdintzeko, XIX. mendeko ipuingile handienetako baten istoriorik famatuenarekin gatoz: «Mari Gizen», Guy de Maupassantena. Autoreak bi ataletan argitaratu zuen lehenengoz ipuin hau, eta guk ere bi zatitan emango dizuegu. Izan ere, ipuin luzea da, baina lasai: ez zaituztegu itxaroten edukiko, eta bi zatiak batera emango dizkizuegu podkasteko atal berean, bata bestearen ostean entzun dezazuen. Frantzia eta Prusiaren arteko gerra, 1870 inguruan. Hamar pertsona zaldi kotxe batean abiatu dira bidai...


Jaun Kalparzoro (El Señor Garrapataloca) EAEko (Eurdal Antonomia Ezkidegoa) fiskal nagisia (hots: fiskal nagien nagusia) arduratuta zegoen bere buruarekin (zehatzago esateko: bere buruaren dimentsioarekin). Egunean-egunean, bulegoko ispiluaren aurrean plantatzen zenean, handiagoa ikusten zuen, eta buruko ileak gero eta bakanago. Fiskal nagisiak mahai gaineko paper pilei begiratu zien: Iberdrogako dorreak bailiran altxatzen ziren sabairantz. Den-denak On Julius Urkixote EAEko korrejidoreak bidaliak ziren. Nagiro, paper bat hartu zuen, abespeluan. “Fiskal nagisi jauna: Espain...


Auzokoen batzarrak Osabak maiz galdetzen digu ea zer egiten dugun eskolan. Guk erantzuten diogu oporretan gaudela, eta eskolako ateak itxita dauden bitartean ez dugula han sartu nahi, ezta gure pentsamenduekin ere. Osabak diosku eskolak bizitzarako prestatu behar dituela ikasleak. “Ba orduan zergatik ez digute erakusten zelan ez etorri haserre auzokoen batzarretatik?”, galdetu diot. Zeren gure guraso maiteak beti (baina beti-beti!) etortzen dira pipermina baino haserreago auzokoen batzarretatik. Haiei ere seguru ez zietela eskolan erakutsi zelan aurre egin zorioneko batzar hor...


Turistak Eskolan erakutsi digute letra etzana ironia adierazteko erabiltzen dela. Adibidez, aurreko esaldian erakutsi idatziz gero, denek ulertuko dute zer gustura gauden sarritan ikasleak eskolan eta zergatik ateratzen garen handik kohete zoriontsuak legez uda etortzen denean. Osabak gaur goizean letra etzana erabili du hau esan duenean: “Hor dator beste turista bat”. Zeren, esateko moduagatik, turista esan du. Benetan ez zelako Alemaniatik edo Suediatik etorritako pertsona bat, ondoko herritik gurera tarteka etortzen diren horietakoa baino. Eta zertara? Zarama gure zaborront...


        Amerikako Estatu Batuak, XX. mendeko 70eko hamarkada. Bisita bat: aspaldi kanpora ikastera joandako alaba nagusia bere jaioterrira itzuli da ama eta ahizpa gaztea ikustera.   Bi belaunaldi, bi mundu, bi hizkera, eta nola eguneroko gauzek batzuetan eguneroko izateari utzi eta bestelako esangurez betetzen diren, ez beti onerako.     Xerezaderen Artxiboan Alice Walkerren "Egunero erabiltzeko".   Sarrera eta itzulpena.: Ana Morales Edizioa: Jasone Larrinaga Irakurleak: Danele Sarriugarte, Oihenart Garai eta Ana Morales.   ATALA JAISTE...


Kontsolak eta liburuak Osabak esaten digu sekula ez garela kontsolatzen kontsolarekin gabiltzanean. Guretzat presondegi bat bezalakoa dela. “Uda da, hondartza hirurehun metrora duzue eta etxean geratu nahi duzue, kontsolarekin jolasteko. Ez dut ulertzen!”. Apalaren gainean metatuta dauden liburuak seinalatu ditu. “Badakizue zertarako balio duten liburuek? Etxetik irten gabe bidaia luzeak egiteko eta hemendik urrun dauden lekuak eta pertsonak ezagutzeko. Hor dituzue, eskura, eta zuek nahiago duzue preso geratu zuen kontsolan”. Osabak bidaia asko egiten ditu munduan ...


Ume-trukea Gaur ere ernegatu eragin diogu amari, janari gehiena platerean utzi dugu eta. “Arratsaldean ez dago kontsolarik!”, esan digu. Eta gu negar baten, kontsolatu ezinik. “Afrikara joan beharko zenukete udako oporretan, hemen egon beharrean”, esan digu osabak. “Bale!”, erantzun dio Ibonek. “Ez nabil txantxetan, Ibon. Gosea pasatzea zer den ikasiko zenukete. Hango ume askok gosea pasatzen dute, eta zuek hemen alferrik galtzen uzten duzue janaria”. “Ez naiz gose!”, esan dio Ibonek. “Orduan, gauza bat egingo dugu: gose d...


Pazientzia-ariketa Gaur goizean txinboetara joan nahi izan du Ibonek. Amak ezetz esan dio, bazkalondoan joango ginela. “Orain joan nahi dut!”, esan du Ibonek, haserre. Orduan osabak betiko galdera egin dio: “Zer behar da mundu honetan, Ibon?” Pa-zi-en-tzi-a!”, erantzun dio Ibonek, silaba bakoitza astiro-astiro ahoskatuta. Buruz daki erantzuna. “Harrigarria da: bizitza guztia duzue aurretik, baina dena nahi duzue orain”. Sagarraren adibidea jarri digu, pazientzia izan behar dugula esateko: “Heldu gabeko sagarrak alferrik esango du lurrera jau...


Xake-partida Gaur Ibon eta osaba xakean ibili dira. “Xakearen sekretua hitz batean laburbiltzen da: kalkulua”, esan digu osabak. “Kalkulatu behar dugu egin nahi dugun mugimenduak zer arrisku dituen, eta zer abantaila. Kalkulatu behar dugu nola erantzungo duen beste jokalariak. Kalkulatu behar ditugu hainbat mugimendu, lortu nahi dugun helburura onik iritsi ahal izateko”. Ibonen dorreak zaldia jan dio osabari. “Ikusten, Ibon? Ez duzu kalkulatu zer arrisku zuen mugimendu horrek”. Eta Ibonen dorrearen mugimenduak libre utzitako bidea baliatuta, osabaren al...


Jainkoaren irudia ”Jainkoak  bere irudiaren arabera egin zuen gizakia?”, galdetu diot osabari. Nork esan dizu hori?, galdetu dit. “Liburu batean irakurri dut”. Momentu horretan, Gazan hildakoen kopurua gero eta handiagoa dela esan dute irratian. “Begira zer egiten duten gizakiek, asmatu dituzten jainkoen izenean. Batzuetan pentsatzen dut mundua askoz hobea izango litzatekeela jainko horrek atseden hartu balu gizakia asmatu zuen egunean”. Pentsatzen geratu naiz: liburuetan bizar handiarekin agertzen da beti jainkoa, eta neskek ez dugu bizarrik. Ord...


Etiopiako eskola Etiopiara egin zuen bidaiako argazkiak eta bideoak erakutsi dizkigu osabak. Bideo batean, umeen eskola bat ikusi dugu. Adin askotako umeak dira, eta lurrean eserita daude; ez dute ez aulkirik, ez mahairik. Batzuk ortozik daude, eta arropa zaharrak dituzte. Arbela bat besterik ez dago. Arbelan alfabetoko letrak daude idatzita. Ume bat dago arbelaren aurrean, eta, makilatxo batez, letrak seinalatzen ditu, banan-banan. Lurrean eserita dauden umeek letren izenak errepikatzen dituzte. Amaitutakoan, beste ume bat ateratzen da alfabetoko letrak irakurtzera. “Urrundik etorr...


Zeruak eta infernuak Osabari galdetu diot ea non dagoen amama haren ustez, zeruan ala infernuan. “Zerua eta infernua hemen daude, Garbiñe, gure munduan. Amama orain bakez dago, kutxan, zeru-infernuak guri utzita”. “Telebistako albistegietan infernuak erakusten dizkigute, ezta, osaba?”, esan diot. “Zeruak eta infernuak gure barruan gordetzen ditugu, eta geure ekintzen bidez kanporatzen ditugu. Baina, zoritxarrez, infernuak deigarriagoak izaten dira telebistan emateko”. “Orduan, ona izango litzateke albistegiak berririk gabe geratzea, ezta,...


Lehen jaunartzea Gure lehengusua Iñaki deitzen da, eta ez du jaunartzerik egin. “Ez dut katekesira joan nahi”, esan zien gurasoei. “Zergatik baina?”, galdetu zioten, harrituta. Orduan, hauxe erantzun zien: Sinetsi nizuen Olentzerorena, eta gezurra zen. Sinetsi nizuen Maritxu Teilatukoarena, eta gezurra zen. Eta orain Jesusen ipuinarekin zatozte? Ez, ez dut jaunartzerik nahi. Seguru hori ere gezurra dela azkenean”. Neuk ere badakit nortzuk diren Olentzero eta Errege Magoak, baina Ibonek ez. Ibonek oraindik sinesten du Errege Magoek prismatiko magikoak d...


Identifikazioa Orain dela gutxi telebistan esan zuten AEBko kazetari bat hil zutela, lepoa moztuta. Lepoa moztu ziona zutik zegoen, eta aurpegia estalita zeukan. Kazetaria aurrean zegoen, belauniko, eta laranja koloreko jantzia zuen. Baina ez zuten eman lepoa moztu zion eszena. Gordinegia omen zen telebistan emateko. Eta zer? Japoniarrek arrain gordinak jaten dituzte, eta luzaroan bizi dira… Gaur irratiak esan du identifikatu dutela hiltzailea. Ez dut ulertzen nola jakin daitekeen (eta hain azkar) nor den burua estalita duen pertsona, zeren bakarrik ikusten zitzaizkion begiak, eta ...


Astronauten begirada “Horrela hasten dira gerrak”, esan digu osabak. Jostailu bategatik ibili gara borrokan Ibon eta biok. Arrazoi du osabak. Umeen arteko gerrak jostailu txikiengatik izaten dira, eta nagusien artekoak jostailu handiengatik. Baina, azken batean, gauza bera da: “nirea da!”, esaten dugu, “guztiona da!” esan beharrean. Mundua zati txikietan banatu dugu, eta zati horiengatik hiltzen dugu batak bestea. Baina ez gara konturatzen zati horiek guk sortu ditugula. Astronauten begirada falta zaigu: urrutitik ez dira zatiak ikusten, munduko bola ba...


Paula Paula nire lagun handiena da. Triste dago, gurasoak kendu behar dizkiote eta. Epaile izeneko pertsona batek erabaki du guraso txarrak direla eta ez dutela alaba behar bezala zaintzen. Telebistan esan dute misil batek ume batzuk hil dituela, hondartza batean jolasean zebiltzala. Eta nik diot: umeak hiltzea etxean bakarrik uztea baino askoz txarragoa da, ezta? Hala ere, epaileek ez dute ezer egin misil hori jaurtitzeko agindu dutenen aurka. Noiz kenduko diete agintari gaiztoei munduaren zaintza?                &nbs...


Maitasun proba Osabari maitasun-proba egin diogu. Galdetu diogu ea biotatik nor maite duen gehien. “Eta ez du balio berdin maite gaituzula esatea”, esan dio Ibonek. “Zenbat urte dituzu?”, galdetu dit. “Hamabi”. “Eta zuk, Ibon?” “Bederatzi”. “Orduan, zu hamabi urtez maite zaitut, eta zu, Ibon, bederatzi urtez”. Begi zabalik utzi gaitu erantzunak. “Oso erantzun ona, osaba!”, esan diogu.                      &n...


Amamaren haginak Amamak edalontzi batean uzten zituen haginak gauero. Ahotik atera, eta edalontzira. Egun batean galdetu nion ea zergatik ez zuen ateratzen modu berean minbizia. Bularretik atera, eta zakarrontzira. “Hain erraza balitz!”, erantzun zidan. Eta begiak bris-bris hasi zitzaizkion, izarrak bezala, eta erreka txikiak jausi zitzaizkion masailetan behera. “Eta minbizia ezin da malko horietan atera?”, galdetu nion. “Ez, maitea”. Amamaren errekatxoak hatz-mamietan hartu nituen, eta gaziak ziren. “Zer zapore du minbiziak?”, galdetu nion...


    Afari, bazkari eta zintzur bustitze etengabeen sasoi honetan, guk ere gure xanpain kopatxoa jaso gura izan dugu gure entzule guztiekin soltizioa edo urte zaharra edo berria edo dena delakoa ospatzeko, irribarre batez ospatu ere. Sozializazio destroyerreko egun hauetan sarri gertatzen zaigu jende berria ezagutu beharra, baita guk geuk bitartekari lana egitea eta ezezagunak elkarri aurkeztea ere. Anfitrioi lana ez da ez batere erraza batzuetan, eta halaxe erakusten digu gaurko ipuintxoak. Baina lasai, izenburuak dioen bezala, ametsa besterik ez da. Urte berriko lehen egun ...


        Gatazka konpon dezakeen bakarra maitasuna da... Maitasuna? Zer da? Inon den analgesikorik naturalena Maitasuna. Burroughsen egunerokotik (97/07/30)   Xerezaderen Artxiboan William S. Burroughsen «Apaiza, halaxe deitzen zioten».   Itzultzailea: Danele Sarriugarte Ahotsa: Edu Lartzanguren   ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ


      Louisianara hurbildu gara berriz ere gure lagun Kate Chopin-i bisita egitera. Asti gutxirekin genbiltzala eta, apur bat lotsaturik galdetu genion ea kontatuko zigun ipuin laburren bat, ondo genekien-eta tamainak ez diola arduratzen, eta Chopin andreak ederto aseko zituela gure premia grinatsuak. Eta halaxe izan. «Denbora laburrean mundu bete gauza gerta daitezke», esan zigun. Ikusi bestela zer jazo zitzaion Mallard andreari «Ordubetean».   Itzultzailea: Garazi Ugalde   ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ   MUSIKA   ...


Xerezaderen Artxiboan, William Fryer Harvey-ren "Abuztuko beroa". ...Gaur izan da, uste dut, nire bizitzako egunik harrigarriena, eta gertaerak oraindik ere buuran bizi ditudala, paperean jarri nahi ditut ahalik eta argien. Hasteko eta bat, esan dezadan nire izena dela James Clarence Withencroft... Itz.: Ana I. Morales ATALA JAISTEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ MUSIKA (kanta, artista, albuma): 1.- "The Evil Sustained", Opus Vertigo, The Evil Sustained. 2.- "Soundtrack 01", RoyaltyFreeMusic, Cinematic Dark Mysterious Suspense Grand Piano Drama Pictures Theme. 3.- "Soundtrack 010"...


                                  (Euskal Literaturaren Misterioak 5) Irakurri duzu Joseba Sarrionandiaren Enperadore eroa narrazioa? Bertan, Hung Wu enperadorea nola erotu zen kontatzen du Txinako kontalari batek. Kontalari asko omen daude Txinan. Bidegurutzeetan jartzen dira, eta bidaiariei antzinako istorioak kontatzen dizkiete, elikagai gutxi batzuen eta txanpon txiki baten truke. Imajinatzen duzu bidegurutzeko kontalaria en...


Sebastian Palomares jartzen zuen gutunontzian. —Gustatuko zaizue. Seguru baietz. Haren atzetik joan ginen, elkarri begira, misterio handi bat argitzera doanaren ikaraz. —Eta jolasa amaitzen dugunean, bostehuna pezeta emango dizkizuet, litxarreriak erosteko, edo izozkiak, edo nahi duzuena. Atea zabaldu eta pasatzen utzi zigun. —Baina gogoratu ez diozuela inori kontatu behar. Hau gure sekretua izango da. Guk baietz, ez geniola inori kontatuko. Ilun zegoen etxe barrua. Pertsiana guztiak itxita zeuden, eta usain arraroa zegoen. Iluntasunera ohitu ginenean, zakar poltsak iku...


Azken iruzkinak