Uda osabarekin (9)
Jainkoaren irudia
”Jainkoak bere irudiaren arabera egin zuen gizakia?”, galdetu diot osabari.
Nork esan dizu hori?, galdetu dit.
“Liburu batean irakurri dut”.
Momentu horretan, Gazan hildakoen kopurua gero eta handiagoa dela esan dute irratian.
“Begira zer egiten duten gizakiek, asmatu dituzten jainkoen izenean. Batzuetan pentsatzen dut mundua askoz hobea izango litzatekeela jainko horrek atseden hartu balu gizakia asmatu zuen egunean”.
Pentsatzen geratu naiz: liburuetan bizar handiarekin agertzen da beti jainkoa, eta neskek ez dugu bizarrik. Orduan, emakumeak ez zituen jainkoak egin?
Amari esan behar diot hemendik aurrera ez dudala mezatara joan nahi.
Bernardo Kapanaga
Iruzkinak
Utzi iruzkina: