Uda osabarekin (2)
Maitasun proba
Osabari maitasun-proba egin diogu. Galdetu diogu ea biotatik nor maite duen gehien. “Eta ez du balio berdin maite gaituzula esatea”, esan dio Ibonek.
“Zenbat urte dituzu?”, galdetu dit.
“Hamabi”.
“Eta zuk, Ibon?”
“Bederatzi”.
“Orduan, zu hamabi urtez maite zaitut, eta zu, Ibon, bederatzi urtez”.
Begi zabalik utzi gaitu erantzunak.
“Oso erantzun ona, osaba!”, esan diogu.
Bernardo Kapanaga
Iruzkinak
Utzi iruzkina: