Uda osabarekin (15)

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2015-10-30 09:20

Auzokoen batzarrak

Osabak maiz galdetzen digu ea zer egiten dugun eskolan. Guk erantzuten diogu oporretan gaudela, eta eskolako ateak itxita dauden bitartean ez dugula han sartu nahi, ezta gure pentsamenduekin ere.

Osabak diosku eskolak bizitzarako prestatu behar dituela ikasleak.

“Ba orduan zergatik ez digute erakusten zelan ez etorri haserre auzokoen batzarretatik?”, galdetu diot.

Zeren gure guraso maiteak beti (baina beti-beti!) etortzen dira pipermina baino haserreago auzokoen batzarretatik. Haiei ere seguru ez zietela eskolan erakutsi zelan aurre egin zorioneko batzar horiei.

Gero, Iboni proposatu diot zerrenda egitea, eskolan erakusten ez dizkiguten eta bizitzan behar-beharrezkoak diren gauzekin. Orduan, ederra bota dit Ibonek: “Ez, hobeto ez, ze bizitza osoa beharko genuke zerrenda hori egiteko”.

 

Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: