Uda osabarekin (5)

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2015-06-05 20:40

Identifikazioa

Orain dela gutxi telebistan esan zuten AEBko kazetari bat hil zutela, lepoa moztuta. Lepoa moztu ziona zutik zegoen, eta aurpegia estalita zeukan. Kazetaria aurrean zegoen, belauniko, eta laranja koloreko jantzia zuen.

Baina ez zuten eman lepoa moztu zion eszena. Gordinegia omen zen telebistan emateko. Eta zer? Japoniarrek arrain gordinak jaten dituzte, eta luzaroan bizi dira…

Gaur irratiak esan du identifikatu dutela hiltzailea. Ez dut ulertzen nola jakin daitekeen (eta hain azkar) nor den burua estalita duen pertsona, zeren bakarrik ikusten zitzaizkion begiak, eta ahotsa entzuten zitzaion.

Egunen batean gaiztakeriaren bat egiten badut, isilik egongo naiz (eta begiak itxita), bestela CIAkoek harrapatuko naute.

 

                                                                                             Bernardo Kapanaga


Utzi iruzkina: