Uda osabarekin (3)
Paula
Paula nire lagun handiena da. Triste dago, gurasoak kendu behar dizkiote eta. Epaile izeneko pertsona batek erabaki du guraso txarrak direla eta ez dutela alaba behar bezala zaintzen.
Telebistan esan dute misil batek ume batzuk hil dituela, hondartza batean jolasean zebiltzala.
Eta nik diot: umeak hiltzea etxean bakarrik uztea baino askoz txarragoa da, ezta? Hala ere, epaileek ez dute ezer egin misil hori jaurtitzeko agindu dutenen aurka.
Noiz kenduko diete agintari gaiztoei munduaren zaintza?
Bernardo Kapanaga
Iruzkinak
Utzi iruzkina: