Uda osabarekin (12)
Ume-trukea
Gaur ere ernegatu eragin diogu amari, janari gehiena platerean utzi dugu eta.
“Arratsaldean ez dago kontsolarik!”, esan digu.
Eta gu negar baten, kontsolatu ezinik.
“Afrikara joan beharko zenukete udako oporretan, hemen egon beharrean”, esan digu osabak.
“Bale!”, erantzun dio Ibonek.
“Ez nabil txantxetan, Ibon. Gosea pasatzea zer den ikasiko zenukete. Hango ume askok gosea pasatzen dute, eta zuek hemen alferrik galtzen uzten duzue janaria”.
“Ez naiz gose!”, esan dio Ibonek.
“Orduan, gauza bat egingo dugu: gose diren Afrikako bi ume ekarriko ditugu hona bizitzen, eta zuek hara joango zarete. Ados?”.
“Eta zer egingo dugu gose garenean?”, galdetu dio Ibonek.
“Kontsolarekin jolastu?”
“Baina kontsola ezin da jan!”, erantzun dio Ibonek.
“Orduan, pentsatu zelako zortea duzuen amak platera janariz beteta ekartzen dizuenean”.
Hemendik aurrera, jatorduetan, Afrikako umeekin gogoratuko naiz, eta platera hutsik utziko dut.
Bernardo Kapanaga
Iruzkinak
Utzi iruzkina: