Bide onean! Ibilbide Osasungarriak!

mintzakide 1456151409495 Mintzakide | 2012-11-13 22:41

Bide onean

Aurreko astean 10  talde martxan jarri genituen ; aste honetarako 12 talde berri martxan jartzea aurreikusita dugu eta datorren astean beste hainbeste, taldekatze lanak amaitu arte.

Horrez gain, bestelako lanetan ere jarraitzen dugu: Aurkezpen hitzaldiak herri eta auzo ezberdinetan, Mintzakide-Gurasolagun aldaera ikastetxetan lantzen eta bestelako jarduerak antolatzen….

Gaurkoan antolatu dugun jarduera baten berri ematera nator;

Ibilbide Osasungarriak. Tarazonica Trenbidearen Bide Berdea. Nafarroako Erribera aldera jo behar dugu lehendabiziko Ibilbide Osasungarri honetan.

Luzera: 10.7km  

Iraupena: 2h 15min       

Desnibela:45 m.  

Sakatu irudian horma-irudia ikusteko. Inprimatu eta zabaldu!

Trenik gabeko trenbidea. Olibondoak eta mahastiak. Cascanteko geltoki zaharrean utziko dugu kotxea. Trenbidearen ondoko nekazari bidetik hasiko gara oinez eta iparralderantz joango gara, Tutera alderantz. Geltokiko eraikinak ezkerrean utzita, abian jarriko gara Quiles arroan barrena. Eskuinera joko dugu laster, bidebanatze batera iristean. Minizentral baten ondotik igaroko gara ondoren, eta, norabideari eutsita, zuzen-zuzen jarraituko dugu etxalde bateraino; eskuinera hartuko dugu hantxe,, olibondoak eta mahastiak lagun. Pedriz herri abandonatuaren bila abiatuko gara…… MAPATXOA : http://goo.gl/maps/A2uoX

00:00 Cascante

00:45 Pedriz

00:50 Lor Urtegia

01:20 Barillas

01:45 Tulebras

02:15 Cascante

Animatu zaitezte eta izena eman hurrengo loturan TARAZONICA IBILBIDE OSASUNGARRIA, Blogaren bitartez www.blogak.com\mintzakide edo gure telefonoetan.

Autoetan moldatuko gara. Gure aholkua, denon artean gastuak ordaintzea. Gasolina eta bidesariak. 10€

Aste honetako AGENDATXOA,

Ezberdina naiz edo ezberdina zara zu? ipuin kontalaria Ventura Rodriguez.Aranguren

Noiz asteartea, 2012.eko azaroak 13 17:00 – 18:30

Kokapena San Pedro, eskola publikoaren Liburutegian, Aranguren

 

GARTXOT Filma

Noiz asteazkena, 2012.eko azaroak 14

Kokapena Zaldiko maldiko, Iruña

 

Eta bapatean”

Noiz asteazkena, 2012.eko azaroak 14 18:00

Kokapena Civican. Pío XII etorbidea, Iruña

Deskribapena ipuin kontalaria- Birjine Albira

 

Antzerkia. "Ilargiaren bi aldeak"

Noiz asteazkena, 2012.eko azaroak 14 12:00

Kokapena Iruñea. Nafarroako Antzerki Eskola

Deskribapena Hika Antzerki taldea.  "Ilargiaren bi aldeak"

BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUETAKO IKASLEEI ZUZENDUTAKO ANTZERKI ZIKLOA

 

Bertso‐aroa 2012

Noiz osteguna, 2012.eko azaroak 15 -20:00

Kokapena Gurutze Plazako InsƟtutua, Areto Nagusia. San Fermín 51, Iruña

Deskribapena Bertsolaritza Maialen Lujanbio, Jon Maia, Julen Zelaieta, Igor Elortza, Eneko

Lazkoz eta  Amets Arzallus. Aurkezlea: Ainhoa Aranburu

 

Publiko, pribatu...? Hezkuntza sistema propioa: estatuaren beharra”

Noiz osƟrala, 2012.eko azaroak 16 -19:00

Kokapena  Civivox Condestable. Kale Nagusia, 2, Iruña

Deskribapena Hitzaldia- Ane Ablanedo ,Naroa Anabitarte


BERTSO BAZKARIA: Odei Barroso eta Aimar Karrika

Noiz

larunbata, 2012.eko azaroak 17 14:00 – 18:00

Kokapena Zulo Alai Elkartean. Zorroka Elkarteak antolatua

Deskribapena LARUNBATEAN, AZAROAK 17, 14.00ETAN

BERTSO BAZKARIA: ODEI BARROSO ETA AIMAR KARRIKA. ZULO ALAI ELKARTEAN. ZORROKA ELKARTEAK ANTOLATUA. ARGIBIDEAK‐

IKUSI KARTELA hƩps://docs.google.com/file/d/0Bw2syA4e93_bSVRVRDBQNXVOZHM/edit

HELDUAK 15€    16 URTETIK BEHEITKOENTZAT ‐10€



Karrikadantza

Noiz larunbata, 2012.eko azaroak 17 18:30

Kokapena Merkaderes karrika  Iruña

Deskribapena Dantza

Antzerkia‐Dantza. "Lizarren doinua"

Noiz igandea, 2012.eko azaroak 18 18:30

Kokapena Burlata. Kultur Etxea

Deskribapena Lizarren doinua Oberena dantza taldeko ƫkiekin egindako lana da, joan den urtean taldearen 70. urteurrenaren karietara aurkezturikoa. Antzerkia eta dantza uztartzen ditu obrak, eta dantzariez gainera, Oberena fanfarreak, txalapartariek, gaiteroek eta erraldoiek parte hartzen dute. Bestalde, ikusentzunezko euskarriak ere baliatzen ditu obraren zaƟ batean, Jon Garaik egindako marrazki bizidunei esker. Ezbairik gabe, Oberenako dantzari ƫkiek egin duten proiektu handienetariko bat izan da hau. Lizarren Doinuari buruzko informazioa: hƩp://oberenadantzataldea.blogspot.com.es/p/lizarren‐doinua.html

Argazkiak: hƩps://picasaweb.google.com/oberenadantzataldea/LizarrenDoinua02# Spota: hƩp://vimeo.com/46429906

Sarrerak : 5 euro, helduak;  3 euro, haurrak

Sarrerak Salgai: Oberena eta ikuskizunaren egunean 16:30eƟk aurrera Burlatako Kultur Etxean

 

BODOLOGUAK. Nagore Aranburu, Egoitz Lasa eta Mikel Pagadi

Noiz igandea, 2012.eko azaroak 18 -19:00 – 21:00

Kokapena berriozarko entzunaretoan. Berriozarko udalak antolatua.

Deskribapena Azaroak 18, igandea: TXINTXETA taldea. Antzezlana: "Bodologuak".

Euskarazko narrazio laburrak. Telebistan eta zineman ezagun egin diren antzezleek gidatutako bakarrizketak, elkarrizketak eta bestelako egoerak.Saioak 19:00etan hasiko dira. Txartelen prezioa 4 eurokoa izanen da kasu guztietan. Txartelen  salmenta emanaldiaren egun berean, 18:00etaƟk aurrera.

Antzerkia. "Lingua navajorum"

Noiz asteazkena, 2012.eko azaroak 21 12:00

Kokapena Iruñea. Nafarroako Antzerki Eskola

Deskribapena Tartean antzerkia. "Lingua navajorum"

BIGARREN HEZKUNTZAKO INSTITUTUETAKO IKASLEEI ZUZENDUTAKO ANTZERKI ZIKLOA

Ipuin kontalaria. "Munduko kondairak"

Noiz asteazkena, 2012.eko azaroak 21 17:40

Kokapena Noain. Haurrentzako liburutegia

Deskribapena Eñaut Gorbea. "Munduko kondairak"

Karrisolasa. Eleaniztasuna eta Europa

Noiz asteazkena, 2012.eko azaroak 21 19:00

Kokapena Iruñea. Karrikiri. Iruñeko Euskaldunon Elkartea

Deskribapena Oraingoan, jorratuko dugun gaia URI RUIZ DE BIKANDI EHUko irakaslearen "ELEANIZTASUNA ETA EUROPA " izenburuko testuan oinarrituko da.Testu hau, "Textos de DidácƟca de la Lengua y la Literatura" aldizkariko 60.alean agertu da

2012ko apirilean. hƩp://www.karrikiri.org/noƟcias/eleaniztasuna‐eta‐europa‐hizpide‐karrisolasaren‐hurrengo‐ saioan

Antzerkia. "Lingua navajorum"

Noiz asteazkena, 2012.eko azaroak 21 20:30

Kokapena Iruñea. Nafarroako Antzerki Eskola

Deskribapena Tartean antzerkia. "Lingua navajorum"

 

"Lingua navajorum" Tartean antzerkia

Noiz osteguna, 2012.eko azaroak 22 20:30 – 21:30

Kokapena Nafarroako Antzerki Eskolan

Deskribapena Tartean antzerkia. "Lingua navajorum" Nafarroako Antzerki Eskolan

Laster arte!

 













 

 


Utzi iruzkina: