Futbolmamia eta beste

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-11-20 09:01
2

Aurrekoan 50 azatzen inguruko artikulua eskegi nuen sustatun, besteak beste. Eta erantzuna utzi zuen Aitor Manterolak. Eta futbolmamia aipatu zuen.

Kulturgintzarekin 50 azatz (eta etorriko direnak) egin ondoren, kirola ez ote dugun euskalgintzakook bazterrean utzi galdetzen zuen. Ni ez naiz inor euskalgintzaren izenean erantzuteko, baina …




Kirol arloa ez dut asko ezagutzen. Ez euskaraz, ez beste hizkuntzetan. Ekimen batzuk ordea bai ezagutzen ditut:

- Txorierrin egiten ari diren entrenatzaile euskaldunen eskola.
- Futbolmamia komunikabidea bera (Aitorrek gomendatutakoa).
- Glisseguna Ipar Euskal Herrian.
- Herririk herri egiten diren zenbait ekimen (hitzarmenak kirol taldeekin eta abar).

Baina egia da ekimen gutxi direla (edo gutxi ezagutzen ditut nik). Beste ekimenik edo ezagutzen al du baten batek?

Onintza I. A.

Onintza I. A. 2012-11-30 12:50 #1

Duela urte batzuk Argian argitaratu genuen <a href="http://www.argia.com/argia-astekaria/2153/surfa">erreportajea </a>etorri zait gogora. Haritz Larrañaga eta Mikel Troitiño surfista irakasleak ziren protagonista Zarauzko Surf Eskolakoak. Euskararekiko sentsibilitate handia zuten / dute eta eguneroko lanean aplikatzen zuten /dute.<br />

txerra

txerra 2012-11-30 13:23 #2

Mila esker, Onintza. Ekimen interesgarria.<br />


Utzi iruzkina: