busturiaurrera

Hilabeteetako ekarpen eta eztabaida prozesu ostean pasa den martxoaren 25ean Altamirako Kultur Etxean antolatutako Herri Batzarrean onartu zen Herri Programa eta udal hauteskundeetarako hautagai zerrenda bideo honetan ikusi daitekeen modura.  


Aurreko martitzenean, otsailaren 10ean ideiak batuz dinamikaren barruan 21 lagun batu ziren Altamirako kultur etxean udal kudeaketaren inguruko ideiak trukatzeko. Aurkezpenaren ostean 4 taldetan honako gaiak jorratu ziran; Hondakinak, udal lan harremanak, energia, ogasuna eta parte hartzea. Batzarra talde txikien ondorien trukearekin bukatu zan bi ordu luzeen ostean.


Busturiko Herri Programa osatzeko ideak batzen egindako lehen batzarra. 25 lagunen parte hartzeagaz lau eztabaida talde osatu ziren. Horien bidez kultura, euskara, jaiak eta kirola arloen inguruan proposamen pila agertu ziren, ...eta hurrengo batzarretako bidea zabaldu.  


Oinarri sozialarekin diagnostiko egin ostean, herritarren inkesta eginda, herriko taldeekin egoteaz batera orain azken txanpan gure helburua EH Bilduk hurrengo agintaldian Busturiko Udalean segituko dauen programa aberastea izango da, ideiak batuz. Hala ere bide honetatik ez dogu dena aztertuko, dena erabakiko, programa bide ezberdinetatik osatzen ari da eta. Honetarako nazio mailako Puntuz Puntu programa markoan oinarritu gara, hau da, berton agertzen diren fitxak aztertu ostean gure herrirako baliagarriak diren ildoak aukeratu doguz. Gai hauek hainbat multzotan eztabaidatuk...




Jone Babestu!

busturiaurrera 1456131761085 busturiaurrera | 2014-12-04 13:24


...eta hurrengo astean denok Parisera!, eguena izena emoteko azken eguna.



71 urteko zigorra eskatuko du Fiskaltzak Eneko Goieaskoetxearentzat By Busturialdeko Hitza on 2014/11/11 in Politika Eneko Espainiaratu zutenean Gernika-Lumon egin zuten manifestazioa Eguenean epaituko dute Eneko Goieaskoetxea busturiarra, 1997. urtean Oviedoko Buenavista komisaldegiaren aurka hiru granada jaurtitzea leporatuta. Hain zuzen, hainbat eskaera egingo ditu fiskalak epaiketan: 16 urtekoa sortutako kalteengatik, 45 urte erailketa saiakerengatik, eta 10 urte lesioengatik. Fiskaltzak dio eraso horrekin poliziak hil gura zituztela Katu taldeko kideek. Hiru granadetatik batek e...


busturiaurrera 1456131761085

busturiaurrera@gmail.com Busturitar ezkertiar eta abertzaleen topalekua