Kategoria: busturia
Hilabeteetako ekarpen eta eztabaida prozesu ostean pasa den martxoaren 25ean Altamirako Kultur Etxean antolatutako Herri Batzarrean onartu zen Herri Programa eta udal hauteskundeetarako hautagai zerrenda bideo honetan ikusi daitekeen modura.
Aurreko martitzenean, otsailaren 10ean ideiak batuz dinamikaren barruan 21 lagun batu ziren Altamirako kultur etxean udal kudeaketaren inguruko ideiak trukatzeko. Aurkezpenaren ostean 4 taldetan honako gaiak jorratu ziran; Hondakinak, udal lan harremanak, energia, ogasuna eta parte hartzea. Batzarra talde txikien ondorien trukearekin bukatu zan bi ordu luzeen ostean.
Busturiko Herri Programa osatzeko ideak batzen egindako lehen batzarra. 25 lagunen parte hartzeagaz lau eztabaida talde osatu ziren. Horien bidez kultura, euskara, jaiak eta kirola arloen inguruan proposamen pila agertu ziren, ...eta hurrengo batzarretako bidea zabaldu.
Oinarri sozialarekin diagnostiko egin ostean, herritarren inkesta eginda, herriko taldeekin egoteaz batera orain azken txanpan gure helburua EH Bilduk hurrengo agintaldian Busturiko Udalean segituko dauen programa aberastea izango da, ideiak batuz. Hala ere bide honetatik ez dogu dena aztertuko, dena erabakiko, programa bide ezberdinetatik osatzen ari da eta. Honetarako nazio mailako Puntuz Puntu programa markoan oinarritu gara, hau da, berton agertzen diren fitxak aztertu ostean gure herrirako baliagarriak diren ildoak aukeratu doguz. Gai hauek hainbat multzotan eztabaidatuk...
71 urteko zigorra eskatuko du Fiskaltzak Eneko Goieaskoetxearentzat By Busturialdeko Hitza on 2014/11/11 in Politika Eneko Espainiaratu zutenean Gernika-Lumon egin zuten manifestazioa Eguenean epaituko dute Eneko Goieaskoetxea busturiarra, 1997. urtean Oviedoko Buenavista komisaldegiaren aurka hiru granada jaurtitzea leporatuta. Hain zuzen, hainbat eskaera egingo ditu fiskalak epaiketan: 16 urtekoa sortutako kalteengatik, 45 urte erailketa saiakerengatik, eta 10 urte lesioengatik. Fiskaltzak dio eraso horrekin poliziak hil gura zituztela Katu taldeko kideek. Hiru granadetatik batek e...
Azaroak 15: Sorturen ekitaldi nazionala Euskaldunan 18:00etan Azaroak 17: "Zohardia" dokumentala 19:00etan Campos Eliseos antzokian. Azaroak 20: 12:00etan Ametzolan Lore eskaintza eta 12:30etan Errekaldeko plazan. Senideek deitutako ekitaldiak. Azaroak 20: 19:30 "Zohardia" dokumentala 19:30etan Errekaldeko Udaltegian. Zohardia kultur elkarteak antolatuta. Azaroak 21: 19:30 Hitzaldia Teresa Toda, Elena Bartolome eta Julen Aginakorekin, Errekaldeko Udaltegian. Zohardia kultur elkarteak antolatuta. Azaroak 22: 13:00etan Omenaldia Errekaldeko plazan. Zohardia kultur elkarteak antolat...
Euskal militateen aurka antolaturiko frantses epaiketa honetara sei lagun eramango dabez; MARINA BERNARDO i BONADA katalana, Oihan BARANDALLA GOÑI, Etxarri Aranatzekoa, Mikel Kabikoitz KARRERA SAROBE Arantzakoa, ZIGOR GARRO PEREZ Oreretarra, IURGI MENDINUETA MINTEGI Donostiarra,BORJA GUTIERREZ ELORDUI Berangarra eta, IBON GOIEASKOETXEA ARRONATEGI. Frantsesen epaiketa honetan, nagusiki Vauvert hirian armak berreskuraturatzeko eginiko ekintza epaitzeko asmoa dabe. Honetarako egunero Pariseko Palais de Justice delakora eramango dabez zazpirok, Ibonen kasuan, frantsesek epaik...
Erabakitzeko eskubidearen eztabaida puri-purian dabilkigu egun hauetan, ezagutzen baitugu jada Espainiako Gobernuak Kataluniako jendartearen gehiengo zabalari emandako erantzuna. Kataluniarrek beren etorkizuna erabaki nahi dute eta Espainiatik ezezko borobila eman zaio eskaera demokratiko horri. Izen ematea bideratzeko, Busturiko Gure Esku Dago taldeak ekitaldi honen aurkezpena egingo dauen egunean berton egin daiteke, urriaren 24an barikuan 19:30etan Altamirako Kultur Etxean, berton autobusez joateko aukera be aztertuko da. Kataluniako gizarteari, erabakitzeko eskubideari eta, ...
Iraliaren 13an Bildu Eguna ospatu zan, busturiko Axpe Auzoan. Ekitaldi Politikoan Maribik Ugarteburuk hartu eban parte, eta gogoratu eban E.H. Bildu dela eskuin politikoen aurrean alternatiba bakarra. Herriz herri E.H. Bilduk bere gestioan demostratzen ari da, gauzak desberdin egin leitekelaz eta exemplu moduan Busturialdeko Ur patzuergoaren gestio ezin hobea aipatu eban, alde batetik EAJren gestio txarrak utzitako zorra kentzea lortu da eta gainera lan publikoa sortu pribatizazioaz amaituz. Ostean triki poteoa eta bazkariagaz amaitu zan ekitaldia
Independentziaren gaia gero eta zentralitate handiagoa hartzen ari da eztabaida politikoan. Aukera erreala bilakatu da eta atzo ezinezkoa zena gaur bideragarria ikusten da. Herritar askorentzat bideragarria izateaz gain guztiz beharrezkoa eta premiazkoa ere bada. Etorkizuna eta independentzia gero eta lotuago daude.Katalunian martxan jarri duten prozesuak eta egiten ari diren urratsek eragin handia dute guzti honetan. Bai, Kataluniari begira gaude, ondo dakigulako, nahiz eta prozesu politiko bakoitzaren ezaugarriak desberdinak eta bereziak izan, egiten ari diren bidetik ikask...
banderaren omenaldia urquijoren arabera from busturiaurrera on Vimeo.
Azken urteetan legez, 36ko gerran fusilatutako busturiarrak omenduko dituzte aurten ere.Omenaldiak aurreko urteetako formatu bera izango du. Alegia, 12:00etatik hasita, lore eskaintza, aurreskua, hitzaldia eta kantaldia egingo dituzte, “Etxebeste eta Revuelta” kantari donostiarren eskutik. Hain justu, Ispiluetan egingo dute omenaldi ekitaldia, hildakoen omenez han bertan dagoen monolitoaren aurrean. Busturiko sei herritar fusilatu zituzten 1937ko abuztuaren 5ean, Derioko hilerrian. “Iraultzarekin bat egitea” egotzita, Andres Zearreta eta Doroteo Kaltzad...