CATALUNYA – EUSKAL HERRIA bi herri helburu bakarra INDEPENDENTZIA

busturiaurrera_deialdiak 1456131781310 Busturiaurrera deialdiak | 2014-08-25 09:01

1235433_10151795049278232_1737105258_n

 Independentziaren gaia gero eta zentralitate handiagoa hartzen ari da eztabaida politikoan. Aukera erreala bilakatu da eta atzo ezinezkoa zena gaur bideragarria ikusten da. Herritar askorentzat bideragarria izateaz gain guztiz beharrezkoa eta premiazkoa ere bada. Etorkizuna eta independentzia gero eta lotuago daude.Katalunian martxan jarri duten prozesuak eta egiten ari diren urratsek eragin handia dute guzti honetan. Bai, Kataluniari begira gaude, ondo dakigulako, nahiz eta prozesu politiko bakoitzaren ezaugarriak desberdinak eta bereziak izan, egiten ari diren bidetik ikasketa handiak atera ditzakegula geuk ere noizbait geure independentziari begira egin beharko dugun ibilbiderako. Zentzu horretan, euskal herritarren artean nabaria da kataluniar prozesuarekin bat egiteko nahia eta elkartasuna adierazteko gogoa.


Urte asko daramate Kataluniak eta Euskal Herriak elkarri begira, askatasunerako ibilbidean elkarrengandik ikasi nahian. Horrek bi herrien arteko begirune, elkartasun eta konplizitate sakona sortu du eta, orain, estatu independienteak bilakatzeko aukerari aurrez aurre begira jarri garenean, horrek guztiak eskaintzen digun indarraz eta elkarlanerako aukeraz baliatu behar dugu bi herrien onurarako.

Independentistak Sareak, herritarrei sentimentu eta aldarriakapen horiek agertzeko aukera eskaintzeko asmoz, kataluniar herria egiten ari den prozesu independentistarekiko elkartasun ekitaldiak deitzen ditu irailaren 7an, arratsaldeko 19:00etan, Euskal Herriko zenbait hiriburutan, “CATALUNYA-EUSKAL HERRIA, bi herri helburu bakarra, INDEPENDENTZIA” lemapean:


IRUÑEA. Sarasate Pasealekua
DONOSTIA. Katalunia Plaza
BILBO. Arriaga Plaza
GASTEIZ. Foruen Plaza

Ordezkaritza eta autobusak DIADAra


Diada egunean Independentistak Sarearen ordekaritza bat Katalunian izango da Assemblea Nacional Catalanak (ANC) gonbidatuta, aurreko urteetan bezala, baina aurten, horrez gain, autobusak antolatzen ari gara, une politiko hain berezian ospatuko den Diada honetan parte hartzeko gogoa dutenei aukera hori eskaintzeko eta, euskal independentiston presentzia handiago baten bitartez, kataluniar herriarekin eta egiten ari diren independentziarako bidearekin bat egiten dugula erakusteko kataluniar gizartearen eta mundu osoaren aurrean.
(Autobuserako izen amatea: info@independentistak .net / 943 561853)