Ibon Goieaskoetxearen aurkako epaiketa Parisen
Euskal militateen aurka antolaturiko frantses epaiketa honetara sei lagun eramango dabez; MARINA BERNARDO i BONADA katalana, Oihan BARANDALLA GOÑI, Etxarri Aranatzekoa, Mikel Kabikoitz KARRERA SAROBE Arantzakoa, ZIGOR GARRO PEREZ Oreretarra, IURGI MENDINUETA MINTEGI Donostiarra,BORJA GUTIERREZ ELORDUI Berangarra eta, IBON GOIEASKOETXEA ARRONATEGI.
Frantsesen epaiketa honetan, nagusiki Vauvert hirian armak berreskuraturatzeko eginiko ekintza epaitzeko asmoa dabe.
Honetarako egunero Pariseko Palais de Justice delakora eramango dabez zazpirok, Ibonen kasuan, frantsesek epaiketa orokorretik deslotzen daben 2001eko sumario batengatik epaitu nahi dabe (Zigor Garrorekin batera)
Dagoeneko eginda dagoen "Cour d'Assise specialment composée" epaimahaia berezi honek mantenduko dauen egutegia hilabete iraungo dau saio luze honetarako.
Herri eta auzo desberdinetatik (tartean bizkaitar, gipuzkoar, nafar eta kataluniarrak be badaudelako) Parisera sostengu bidaiak egiteko asmoa dago.
Ibon Goieaskoetxearen berbetan:
“ harrotasun sakonarekin aurkezten gara zazpi kideok egindako borroka bidean etsai ditugun frantses eta espainolak ez direlako inor, inolaz ere, euskal militateok epaitzeko”