#gureeskudago mosaikoaren aurkezpena
Erabakitzeko eskubidearen eztabaida puri-purian dabilkigu egun hauetan, ezagutzen baitugu jada Espainiako Gobernuak Kataluniako jendartearen gehiengo zabalari emandako erantzuna. Kataluniarrek beren etorkizuna erabaki nahi dute eta Espainiatik ezezko borobila eman zaio eskaera demokratiko horri.
Izen ematea bideratzeko, Busturiko Gure Esku Dago taldeak ekitaldi honen aurkezpena egingo dauen egunean berton egin daiteke, urriaren 24an barikuan 19:30etan Altamirako Kultur Etxean, berton autobusez joateko aukera be aztertuko da.
Kataluniako gizarteari, erabakitzeko eskubideari eta, finean, demokraziari egindako eraso honen aurrean, euskaldunok erantzun garbia eta ozena eman behar dugula uste dugu Gure Esku Dagon. Horregatik, azaroaren 8an Donostiako Zurriola hondartzan egingo den mosaiko erraldoira gonbidatzen zaituztegu usurbildar guztioi. Izan ere, nazio guztiek duten autodeterminazio eskubidea da debekatzen dena: beraz, azaroaren 8ko mosaiko erraldoiak, Kataluniarekiko derrigorrezko elkartasun keinua izateaz gain, euskal herritarron erabakitzeko eskubidearen aldeko indar erakustaldia ere izan behar du.
Esan bezala, mosaikoa Zurriolan egingo da azaroaren 8an, 11:00-13:00ak bitartean. Ekitaldi ikusgarria eta berezia egin nahi da eta guztia ondo atera dadin, aldez aurretik izena eman beharko du bertan parte hartu nahi duenak. Partaide bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu eta trukean mosaiko erraldoia egiteko erabiliko dituen aterkia eta zira jasoko ditu.
Azaroaren 8an Zurriolan ikusiko gara, Kataluniako prozesuaren eta demokraziaren defentsan!