busturiaurrera

Euskal militateen aurka antolaturiko frantses epaiketa honetara sei lagun eramango dabez; MARINA BERNARDO i BONADA  katalana, Oihan BARANDALLA GOÑI, Etxarri Aranatzekoa, Mikel Kabikoitz KARRERA SAROBE Arantzakoa, ZIGOR GARRO PEREZ Oreretarra, IURGI MENDINUETA MINTEGI Donostiarra,BORJA GUTIERREZ ELORDUI Berangarra eta, IBON GOIEASKOETXEA ARRONATEGI. Frantsesen epaiketa honetan, nagusiki Vauvert hirian armak berreskuraturatzeko eginiko ekintza epaitzeko asmoa dabe. Honetarako egunero Pariseko Palais de Justice delakora eramango dabez zazpirok, Ibonen kasuan, frantsesek epaik...




1975eko irailaren 27an Francoren erregimenak Juan Paredes Manot, Txiki, eta Angel Otaegi ETAkideak eta FRAPeko hiru kide hil zituen. Harrez geroztik Txiki eta Otaegi ez ezik, euskal herritarrok urtero irailaren 27an Euskal Herriaren askatasunaren alde dena eman zuten gainontzeko lagun guztiak ere gogoan izanda, borrokak honaino ekarri eta bakarrik borrokak askatasunera eramango gaituela argi eta ozen adierazten dugu.  Hogeita hemeretzi urteotan baliabide guztiak erabili dituzte estatuek gatazkaren oinarri politikoak ukatzeko eta Euskal Herria asimilatzeko. Baina ez dute lortu...


Iraliaren 13an Bildu Eguna ospatu zan, busturiko Axpe Auzoan. Ekitaldi Politikoan Maribik Ugarteburuk hartu eban parte, eta gogoratu eban  E.H. Bildu dela eskuin politikoen aurrean  alternatiba bakarra. Herriz herri E.H. Bilduk bere gestioan demostratzen ari da, gauzak desberdin egin leitekelaz eta exemplu moduan Busturialdeko Ur patzuergoaren gestio ezin hobea aipatu eban, alde batetik EAJren gestio txarrak utzitako zorra kentzea lortu da eta gainera lan publikoa sortu  pribatizazioaz amaituz. Ostean triki poteoa eta bazkariagaz amaitu zan ekitaldia



 


120 urte beteko dira aurten, ikurrina lehendabiziko aldiz Euskal Herrian zintzilikatu zela. Gertakari historiko hura Bilbon izan zen, Posta kalean hain zuzen. | Ikusi handiago | Argazki originala EH Bildun uste dugu Ikurrina batzeko arrazoi izan behar dela, elkar bizitzarako sinbologia, eta inork ez lukeela berarentzat hartu behar. Ikurrinak euskaldunak identifikatu egiten gaituen sinboloa da, mundu osoan zehar. Horregatik, EAJri eskatzen diogu bi aldiz pentsatu dezala ikurrina banaketa eta tirabirarako erabili aurretik. Interes alderdikoietara erabiltzen duenean, Urkixo be...


banderaren omenaldia urquijoren arabera from busturiaurrera on Vimeo.


Busturiko EHBilduren ekimenez eta EAJren abstentzioagaz honako testua onartu egin zan: Joan den apirilaren 20an, Erroxeli Ojinaga jaunak “Busturia Eginez” blog-ean “El Monopoly de Busturia: ¿Qué hay de lo mío?” izeneko artikulu bat argitaratu zuen, bertan Andoni Elorrieta jaunaren kontra salaketa larriak egiten dituela. Besteak beste, udalerriko alkate ohia dela eta hirigintza plangintza oso ondo ezagutzen duenez, horretaz baliatu izan dela bere adiskideen artean mesedeak banatzeko. Gainera, artikulu horretan esaten da Andoni Elorrietak agiri ...


busturiaurrera 1456131761085

busturiaurrera@gmail.com Busturitar ezkertiar eta abertzaleen topalekua