Busturiko udalak Erroxeli Ojinagaren kalumnien gaitzezpen mozioa onartu dau
Busturiko EHBilduren ekimenez eta EAJren abstentzioagaz honako testua onartu egin zan:
Joan den apirilaren 20an, Erroxeli Ojinaga jaunak “Busturia Eginez” blog-ean “El Monopoly de Busturia: ¿Qué hay de lo mío?” izeneko artikulu bat argitaratu zuen, bertan Andoni Elorrieta jaunaren kontra salaketa larriak egiten dituela. Besteak beste, udalerriko alkate ohia dela eta hirigintza plangintza oso ondo ezagutzen duenez, horretaz baliatu izan dela bere adiskideen artean mesedeak banatzeko. Gainera, artikulu horretan esaten da Andoni Elorrietak agiri ofizial batzuk dauzkala ez dituenak eduki behar eta bide batez, Busturiko Udala hirigintza plangintza ilunpetan eta gardentasunik gabe tramitatzen ari dela ere bota du.
Ez da lehenengo aldia pertsona honek holako salaketa maltzur eta faltsuak egiten dituena Busturiko Udaletxeko kideen edo kide ohien kontra. Ojinaga jaunari pertsonaren bat ez bazaio gustatzen, dena delakoarengatik, bere izena zikintzen saiatzen da, kritika politikaren atzean ezkutatuta.
EH Bilduko militanteak badakigu eta onartzen dugu jende guztiak ez duela gure ikuspegia ezta gauzak egiteko gure era konpartitzen eta, beraz, kritika ulertzen dugu. Baina ezin duguna ez onartu ezta ulertu ere dira Erroxeli Ojinaga jaunaren jarrera bezalakoak, koalizio honen kideen kontrako salaketak botaz behin eta berriro, kritika barik iraina eta kalumnia besterik ez direnak.
Kasu hau bereziki larria da, eta Busturiko Udala ukitzen du, Andoni Elorrieta lehenengo zinegotzia eta gero alkatea izan zelako, eta legez kontrako helburuetarako hortaz baliatu izanaz akusatu zaiolako.
Hau guztiau dela eta, Busturiko EH Bilduk hurrengo erabaki hau har dezala proposatzen dio Udalbatza Osoari:
1.Busturiko Udalak Erroxeli Ojinaga Filibi jaunaren ekimen hauek gaitzesten ditu, Busturiko Udalaren lanaren gainean mesfidantza eta susmo txarrak zabaltzen saiatu delako herritarren artean, eta berdin bere kideen eta kide ohien lanaren gainean ere.
2.Udal honek ez dauka zalantzarik txikiena ere Andoni Elorrieta jaunak beti jardun duela zuzen eta zintzo, bai Busturiko udalkidea izan denean eta baita gero ere.
3.Busturiko Udalbatza Osoak Andoni Elorrieta jaunari bere elkartasuna adierazi nahi dio, eta laguntza eskaintzen dio, legezko ekintzak aurrera eramatea erabakiko badu.
4.Mozio honen bidez Busturiko zinegotziek Erroxeli Ojinaga jaunaren jardueraren gaitzespen erabatekoa adierazten dute