Hilabeteetako ekarpen eta eztabaida prozesu ostean pasa den martxoaren 25ean Altamirako Kultur Etxean antolatutako Herri Batzarrean onartu zen Herri Programa eta udal hauteskundeetarako hautagai zerrenda bideo honetan ikusi daitekeen modura.  


Oinarri sozialarekin diagnostiko egin ostean, herritarren inkesta eginda, herriko taldeekin egoteaz batera orain azken txanpan gure helburua EH Bilduk hurrengo agintaldian Busturiko Udalean segituko dauen programa aberastea izango da, ideiak batuz. Hala ere bide honetatik ez dogu dena aztertuko, dena erabakiko, programa bide ezberdinetatik osatzen ari da eta. Honetarako nazio mailako Puntuz Puntu programa markoan oinarritu gara, hau da, berton agertzen diren fitxak aztertu ostean gure herrirako baliagarriak diren ildoak aukeratu doguz. Gai hauek hainbat multzotan eztabaidatuk...



Azken iruzkinak