Kategoria: laguntza
Goazen Etxalarrera! Apirilaren 4tik 6ra, Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburu pasa antolatu dute Etxalarko Mokorreko Borda baserriko lagunek. Sukaldaritza eta masaje tailerrak, kantu gaua, mendi bueltak, herritarrekin solasaldiak eta mila bizipen izango dira Etxalarren. Iaz 50 mintzalagun joan ziren Etxalarrera, eta poz pozik itzuli ziren denak. Asko berriz joateko gogoz geratu ziren… eta oraintxe daukate aukera! Ostiral arratsaldean heldu eta igande bazkalostera arte, otorduak, lotarako lekua, tailerrak eta ibilaldiak… guztia, 80€-ren truke. Izen ematea mar...
Euskaltzaleok: Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, abenduan jarri genuen diru bilketa kanpaina aurrera doa. Tantaz tanta helburua betetzeko behar dugunaren herenera iritsi gara baina 12 egun besterik ez dira geratzen zuen ekarpenak jasotzeko eta Crowdfundin kanpaina honen gutxieneko kopurura iristeko, bertan behera geratu ez dadin. Edozein ekarpena, zuen kolaborazioa, aldez aurretik eskertuz, opari ederrekin ere sarituko dugu. Mintzaeguneko bazkari txartelak, Kukuxumusuko diseinu esklusiboko kamisetak eta bestelako sariak prest ditugu...
Zorionak eta urte berri on guztioi! 24 | 12 | 2013 Mintzakide talde gehienak oporrak edo atseden txiki bat hartu duten bitartean, guk lanean jarraitzen dugu.Alde batetik, taldekatze lanetan, gure helburua urtarrilaren 24an lagun eta talde guztiak martxan izatea da.Eta beste aldetik, dakizuen bezala Crowdfunding kanpaina irekia dugu euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin. Mintzakide egitasmoaren egoera ekonomikoa onbideratzeko, diru bilketa kanpaina abian jarri genuen orain dela pare bat aste. 28 egun geratzen dira helburua lortzeko, bestela dena bertan behera geratuko da, ez utzi mesed...
Iruñerrian, Mintzakide programaren egoera ekonomikoa onbideratzeko , diru bilketa kanpaina abian jarri dugu gaur goizean. 28 egun ditugu helburua betetzeko. Mezu honen bidez, kanpainan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz bihotz bihotzez. http://euskadi.goteo.org/project/zu-gabe-ezin egin dezakezue zuen ekarpena eta babesle txapa, katilua edo kamiseta lortu. Edozein zalantza izanez gero edo laguntza behar izatekotan deitu edo idatzi mesedez. Eskatu duzuen bezala, hona hemen EKARPENA NOLA EGIN PDF. KANPAI...
Abenduaren 21ean, urtero bezala, Santo Tomas ospatuko dugu Zaldiko Maldiko elkartean. Aurten ere Zaldiko Maldiko Euskara Ekartearekin batera, Santo Tomas, txistorra jate egunean, ospatuko dugu. Ez ahaztu hitzordua: Abenduaren 21ean arratsaldeko 7etatik aurrera, Zaldiko Maldiko Elkartean, Ansoleaga kalean. Giro aparta izango dugu,lagun artean ospatzeko. Txistorra, musika, zozketak, abestiak .... Aukera paregabea beste mintzakide taldeak ezagutzeko eta euskara praktikatzeko. Ezinbestekoa dugu dena-dena prestatzeko aldez aurretik jakitea zenbat lagun gutxi gora behera pa...
Azpeitiko Kultur Mahaiak zure laguntza behar du! Ditugun proiektuak aurrera ateratzeko: Hilero argitaratzen dugun Kultur Agenda (toki publikoetan eskuragarri) www.lapikue.net webgunea martxan mantentzeko. Azpeitiko kultur mugimendua sustatu eta dinamizatzeko. Azpeitiko kultur programa plurala osatzeko. … Gure proiektuekin aurrera jarraitzeko zure atxikimendua behar dugu. Bi aukera dituzu, bazkide eginda edo CANen kontu-korrontea zabalduz. Edozein norbanakoen izenean (NAN zenbakiarekin) CANen kontua zabaltzean AZPEITIKO KULTUR MAHAIA (Azpeitiko Kulturzale Kultur Elkar...
Gaurko EHAAn gure Hezkuntza eta Ingurumen Sailek diru-laguntza deialdi bat argitaratu dute 2009-2010 ikasturtean eskolako Agenda 21 proiektuak ikastetxeetan burutu ahal izateko. AGINDUA, 2009ko otsailaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena, Eskolako Agenda 21 programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko diru-laguntzak arautzen dituena. http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-434/eu/conten...
Bizarrain elkarteak euskarri batean jaso ditu Altzako entitateei eskaintzen dizkien doako zerbitzu eta laguntzak. Erakunde horiek beren euskararen egoera normaltzeko erabaki garrantzitsua hartu dute, eta konpromiso horiek betetzen laguntzea da asmoa. Zerbitzu horien adibide, 'zabalik / itxita' euskarria oparituko diegu entitateei.
Asteotan, entitate bakoitzak erabakitako euskalduntzeko neurrien betetze maila aztertzen ari da Bizarrain elkartea, banan bana bisitatuz. Zer konpromiso hartu dituen gogorarazi, neurriok betetzeko laguntza eta baliabideak non topa ditzakeen azaldu, eta Bizarrain elkartearen esku dauden laguntzak eskaintzen dizkie elkarteko teknikariak bisitatutako entitateei.
Ikasturte berria hasi da, eta harekin batera udan alde batera utzitako zereginei berriz ekiteko unea. Gogotsu gauden arren, berehala agertzen zaizkigu berriz kezkak eta ezinak. Halaxe gaude mendi taldean ere. Hainbeste poz eta une atsegin eman dizkigun proiektu xume honi eutsi nahi eta ezin gabiltza, odol berria, ideia berriak behar ditugu. Bloga baliagarria izanen zaigula uste dugu, gure arteko lotura eta komunikazio bide polita da, proposamenak, oharrak, argazkiak etab. zabaltzeko. Hasteko, ikastolako guraso eta ikasleei dei egiteko erabili nahi dugu: mendi taldea...
Hemen laguntzatxo bat gehitzen dizuet, blogari edukia gehitu nahi badizkiozue ere. (Erantzunak gehitzeko ez da honen beharrik, zuzenean erantzuni eman eta erantzun.) Gehitzeko asmoa duenak eskatu erabiltzailea. 1. Ireki web nabigatzailean http://www.epelde.tk edo http://epelde.zumaia.com 2. Goialdean dagoen barra gorrian, aukeratu “Sar zaitez blogera” edota “Conéctate a tu blog” 3. Irteten den pantailan sartu nik emandako erabiltzaile eta gakoa (Erabili nahi duenak eskatu) eta “Sartu” edo...
Atzo entzun nuen Euskadi Irratian, Eusko Jaurlaritzak sexu aldaketararko dirulaguntzak emango dituela. Entzun nuen kritika bakarra zera izan zen, Osakidetza beharrean dirulaguntza Madrazoren departamentuak ematen duela. Komentatu zuten, baita, marketing kontua dela beste ezerren gainetik. Normala hau esatea, izan ere emango dituzten 60.000 euroekin 4 pertsona laguntzeko aukera baino ez dute izango. Politikan progre itxura eman beharra dago askotan. Ez dut uste Jaurlaritza osatzen dutenek benetan kontu honetan sinisten dutenik. Ni ez naiz nire burua zuritzen hasiko. Gai honetan ez dut ukatu...