Dirulaguntzak eta laguntza psikologikoa

josu 1456149891816 Josu | 2006-12-12 13:26

Atzo entzun nuen Euskadi Irratian, Eusko Jaurlaritzak sexu aldaketararko dirulaguntzak emango dituela. Entzun nuen kritika bakarra zera izan zen, Osakidetza beharrean dirulaguntza Madrazoren departamentuak ematen duela. Komentatu zuten, baita, marketing kontua dela beste ezerren gainetik. Normala hau esatea, izan ere emango dituzten 60.000 euroekin 4 pertsona laguntzeko aukera baino ez dute izango.

Politikan progre itxura eman beharra dago askotan. Ez dut uste Jaurlaritza osatzen dutenek benetan kontu honetan sinisten dutenik. Ni ez naiz nire burua zuritzen hasiko. Gai honetan ez dut ukatuko kontserbadorea naizenik. Norbanakoak eskubide osoa du bere gorputz eta bizitzaz nahi duena egiteko, eta zentzu horretan, beste ezerren gainetik, errespetagarria iruditzen zait edozein tendentza sexual. Beste ezer esan aurretik argi utzi nahi dut: ez dut onartzen sexualitate diskriminaziorik. Zentzu horretan progre sentitzen naiz. Baina norberak bere eskubideetan, hortxe.

Eusko Jaurlaritzak sortutako laguntza berri hau transexualen sexu aldaketarako da. Istripua izan nuen eta 8 hagin apurtu. Hortz berririk gabe ezin nuen jan, baina nire (gurasoen) poltsikotik ordainduak izan ziren. Beharrezkoa nuen jatea bezalako aktibitate hain humanoa gauzatzeko, beharrezko bizirautea bermatzeko.

Anaia Wolf Parkinson White deituriko gaitzaz operatu zuten. Osakidetzako medikua ez zen gauza izan gaitza detektatzeko eta mediku pribatuarengana jo behar izan zuten gurasoek.

Aita minbiziaz joan zitzaigun, baina lehenago ospitaleko saturazioak jasan behar izan genituen. Zenbat bizi salbatuko lirateke osasun zerbitzua azkartuko balitz?

Orain, sexu aldaketa, beharrezkoa da, transexualen egoera psikologikoaren mesedetan. Transexualek ez dute bere gorputza onartzen, eta hori da bere arazoa: onartze kontua. Sexu aldaketa baino, mentalidade aldaketa beharko lukete. Zerbitzu publikoak laguntza psikikoa eskeini behar lioke bere burua onartzen ez duenari.

Ziur naiz euskal politikagintzan asko (gehienak, esango nuke) esan dudanarekin bat datozela. Baina hori esatea oso kontserbadore geratzen da, eta progre izateko sexualitatea ulertzeko modu guztien alde egin beharra dago. Transexualitatea defendatu ere.

Gizartearen behar moduan plazaratu digute transexualen sexu aldaketa eta ni ez nator bat. Dirulaguntza hau diseinatu dutenek behar dute, akaso, transexualek baino laguntza mediko handiagoa.


Utzi iruzkina: