maite ditut maite

Etxarri Aranazko ikastolaren mendi taldea

elurra08

No profile photo maite ditut maite | 2008-03-12 08:35

Aurten ere eskiatzera joan gara, Candanchura. 30 bat lagun, haur eta heldu. Eskiatzeko aukera bikaina izan dugu, elurra bazen eta eguraldi ona ere bai. Ondoko albumean ikusi ahal dituzue argazkiak. 


  ADI! URTARRILEKO PLANA   Hauxe da urtarrilerako prestatu dugun plana, garai hauetako hotzari eta eguraldi kaskarregiari aurre egiteko asmoz: ESKALADA IKASTARO(TXO)A. Hilaren 27an eginen dugu, goizeko 10:30etatik 12:30etara, Berriobeitiko rokodromoan, monitore eta guzti. Haur bakoitzak 9 euro ordaindu beharko ditu, eta nahitaezkoa da izena ematea, adina zehaztuta (5 urtetik gora).   Izena emateko epea eta tokia: urtarrilaren 22ra arte, ikastolako idazkaritzan. Hitzordua: urtarrilaren 27an, igandea, goizeko 9:30etan ikastolako atarian. 


  Bloga zintzo-zintzo elikatzeko asmoarekin hasi ginen, baina egunerokoaren uholdeak arrastaka eramaten gaitu gehienetan. Azaroko irteera Etxarri aldera egin genuen, trikuharrien ibilbidea egiteko. Primeran atera zen, eta jende askok parte hartu zuen. Argazki batzuk ikusi ahal dituzue ondoan. Herriz herri egiten ditugun ibilaldi hauetan Etxarrik nori emanen dion txanda erabakitzeko dago, baina proposamenak onartzen ditugu.                 Eta abenduan, Olentzeroren bila basora, ohikoa den bezala. Baina aurten, &nb...


              Ohi bezala, hileko azken igandean eginen dugu azaroko irteera, oraingoan Etxarriko trikuharriak ezagutzera. Zuetako batzuek egina izanen duzue, baina paseo lasaia eta polita denez, gustura errepikatuko duzuela uste dugu. Etxarriarrak arduratuko dira ibilbideaz eta antolaketaz, aurreko batzuetan Arbizun eta Iturmendin egin genuen bezala. Badakizue, beraz, igandean, azaroak 25, goizeko 9,30etan ikastolako atean. Honekin batera gogorarazi nahi dizuegu ibilaldien egutegia (aldaketak egon daitezke) azken batzarrean banatut...


Batzarrean eta txostenean emandako informazioari esker ikastolako guraso guztiek blog honen berri dutenez, sartzen zaretenoi gogorarazi nahi dizuegu parte har dezakezuela, artikuluei erantzunez, argazkiak, albisteak, esteka interesgarriak bidaliz... Aski da artikuluaren azpian ageri den "erantzunak" horretan klik egin eta zabaltzen diren leihoetan idaztea.   


Gorbeiako gurutzean izan gara. stop. Bide gogorra (Barazarko portutik Saldropo aldera eta handik Atxuri gainditu, Aldamin atzetik pasa eta tontorreraino), baina lortu dugu. stop. Haurrak onenak. Stop. Helduak ere bikain. Paisaia ikusgarria, eguraldia paregabea. Stop. Hitz batez: mundiala! Pena pixka bat, etorri ez zaretenongatik, ederra izan delako, benetan. Stop. Azaroan ikusiko gara, ez dugu etsiko. Stop...."Maritxu sube al alto y verás a la crus del Gorbea brillar, y cuando estés arriba, dirás: Gora! Andramari ikastola!Lalalala lalalala lalalalalalala..." 


Pumori, sei urte joan dira 2001eko urriaren 18ak berri txarrak ekarri zituen Himalayatik Euskal Herrira, bost mendizaleren heriotza alegia, haien artean bi sakandar. Pumori mendiko (7.161 metro, Nepal) tontorra egin nahian zebiltzala elur jausi batek harrapatuta hil ziren bost gazteak: Aritz Artieda, Javi Arkauz, Cesar Nieto, Beñat Arrue eta Iñaki Aiertza. Gorputzez han gelditu baziren ere, bizirik daude denon gogoan.


azken ordukoa

No profile photo maite ditut maite | 2007-10-25 21:55

 Azken ordukoa. Gorbeiara autoz joanen gara. Oso jende gutxik izena eman duenez, ez gara autobusa hartzeko gutxienekora ailegatzen eta autoekin moldatu beharko gara. Nolanahi ere, azken orduan bakarren bat animatzen bada, jakin behar du goizeko 8:30etan gelditu garela Altsasuko autobus geltokian, goikoan. Seguruenik Orozko aldera joko dugu, eta handik Itxinako bidea hartu, baina eguraldiaren arabera erabakiko dugu ibilbide zehatza. Ongi pasa!


Urriaren 28an Gorbeiara. Dakizuenez, urrian eta maiatzean Sakana osoko ibilaldiak antolatu ohi ditugu, autobusez, mankomunitatearen laguntzarekin. Deialdia ikastetxe guztietara irekita badago ere, normalean Altsasuko eta Etxarriko ikastoletakoak mugitzen gara honen inguruan, batez ere antolaketan. Lehengoan bilera egin genuen eta, kontuan hartuta azkenekoetan kostaldera jo dugula, oraingoan mendialdera itzultzea erabaki genuen, zehazki Gorbeiara, inguru haietan udazkenak paisaia ederrak eskainiko dizkigulakoan. Autobusa goizeko 8:30etan abiatuko da Irurtzundik, nork bere bazkaria eraman b...


 Argazkia: Jesus Ubeda Ikastolako mendi taldearen egutegia ez dago oraindik prest, eta hemendik gutxira erabakiko dugu bilera batean. Bien bitartean, mendira taldean eta giro onean joan nahi duenak badu aukera. Hauxe da Sakanako mendi taldeen egutegia, urtea amaitu bitarte: SAKANAKO MENDIZALEAK: Urriaren 14an; Selva de Oza-Lescun Azaroaren 18an: Bargota-Kodes Abenduaren 9an: Ernio Abenduaren 16an: Aralar (Mendigoizale Eguna) IRATXO Urriaren 12an: Belate-Beruete Azaroaren 4an: Baio Abenduaren 16an: Aralar (Mendigoizale Eguna) ALTSASUKO MENDIGOIZALEAK Urriaren 14an; Selva de Oza-Lescun U...



Zazpigarren urtea dugu gure ikastolan mendizaletasuna bultzatzeko ahaleginetan. Gure taldetxoa kinka larrian dago, ordea, eta txoko honen bidez arnasa eman nahi diogu...