AGUR URTE ZAHARRARI, ONGI ETORRI URTE BERRIA!
Bloga zintzo-zintzo elikatzeko asmoarekin hasi ginen, baina egunerokoaren uholdeak arrastaka eramaten gaitu gehienetan. Azaroko irteera Etxarri aldera egin genuen, trikuharrien ibilbidea egiteko. Primeran atera zen, eta jende askok parte hartu zuen. Argazki batzuk ikusi ahal dituzue ondoan. Herriz herri egiten ditugun ibilaldi hauetan Etxarrik nori emanen dion txanda erabakitzeko dago, baina proposamenak onartzen ditugu. Eta abenduan, Olentzeroren bila basora, ohikoa den bezala. Baina aurten, Aralarrera jo ordez Urbasako kobazuloak aukeratu ditugu. Alferrik, Olentzero beti bezain lanpetuta zegoen eta ez genuen ikusi, baina utzi zigun mezua aditu ahal izan genuen. Nolanahi ere aitzakia ederra izan genuen bi kobazulo eder ezagutzeko eta sabela berotzeko salda eta txistorrarekin. Hurrengo urteari begira, urtarrileko irteera rokodromora eginen dugu. 2 orduko eskalada-ikastaroa egiteko aukera izanen da, baina horretaz aurrerago hitz eginen dugu. Bitartean, izan ongi eta, mendi taldekoen partez, urte berri on!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: